Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999

 

 

HEMEN EZ DA INOR SOBERAN

 

              Hemen ez da inor soberan

              samurtasunik eza baino.

Betiri Santz: Lurraren hiru laurden

jaun ta jabe. Belea begi itxita

burutik jota saihets dabil

akaso, nork daki, bere buruaz

beste egin nahi ta ezin

Nik, zinez diotsut, hemen ez dela inor soberan

samurtasunik eza baizik.

 

Zenbakizaleek agintzen dute

emakumezko miserableak umeketan emaritsuegiak direla

Zenbakizale azkarrek ondorioztatzen dute

amagai miserableengandik miserable gehiago besterik ez

Zenbakizale burutsuek erabakitzen dute

emeentzako famili plangintza orokor baten erabateko ezarpenaz

arduratu beharra dagoela.

 

Zenbakizale argitsuok: burua karratua duzue

Zenbakizale arrok: dolarra dela euro dela, burtsa dela

               zuek zarete haltz, ikolaren sapa ustela

Sasi-guztiahalduntxo zakildunok: hemen ez da inor soberan

                                                          zuek baino, inor.

 

Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999