|
Ontzi iluna
NOLA LITEKE, BADA, NOLA?
Handia da ene mina, esan nahi eta esan ezina.
(Otsailak 7 ostirala) Bere buruaz beste egin zioten begiak estalita oinak eta bizkarrean eskuak lotuta tapauka batez urkatua ziegaren erdian.
Sasikume kasta oso baten zilborkeria nardagarriaz ez bada, nola liteke bestela heldu garenera heltzea'?
(Otsailaren 10a astelehena) Ganbaran baserrian aitaren etxean burua hil zuen herriko semeak zuten hil zuten herriko semea seme kuttuna.
Odolgaldu leinu tzartuaren itxurakeria lazgarriaz ez bada, nola liteke bestela arimatik at gogoa aditzea?
(Otsailak 11 ditu, asteartea) Prentsak: Hirugarren solairutik behera etxeko leihotik jausi zen lurrera.
Herriak:
Suizidatu zuten intsumiso gaztea legegile, txakur, epaile, politikari zu ere gartzelari, guztiok entzun kopetan daramazue kopetan eta betiko: errudun errudun errudun
Ganbelari eskerdun handien harropuzkeria arbuiagarriaz ez bada, nola liteke bestela ustelari eusten jarraitzea?
NOLA LITEKE, BADA, NOLA?
Ontzi iluna |