Ontzi iluna
Isabel Diaz
Kutxa, 1999
KEREZIONDO BAT LORETAN
Kereziondo bat loretan
Eta hor partitzen da bidea.
Orduan pentsakor gelditu naiz
pentsakor instant batez
zelan izan liteke
udaberria bereiztu kereziondorik gabe
zelan izan liteke
udaberririk zu gabe
Ene begien aurrean
kereziondo bat loretan
belardi erdian
belardi zabalaren erdian
ederra zara benetan
larregi ederra agian
eta ni zure begira nago
oraindik ere eta ... oraino.
Ontzi iluna
Isabel Diaz
Kutxa, 1999