ONGIZATEAREN PERRATOKIAN
«Industriari eta merkatariak ez dira gizartean onartuak
izan behar, zeren euren bizimodua bera doilor eta berez
birtutearen kontrakoa baita.»
Sokrates
Ongizatearen perratokian
kontzientziak dira izaten
pentsamolde bakarraren
uztarriari amarratuak
uztarriari lokarri sendoz
azkarki amarratuak.
Ongizatearen perratokian
ez dira perrak debalde jartzen
Osaba Sam-ek patentatua
perratze bakoitzeko «duin-dolar» bat
burmuin irenak jite honetan
petral munduan alienatuak.
Ongizatearen perratokian
ez dago, ez, jaregiterik
duintasunik zatika saldutakoan
hedeak zertako? Beharrik ez
perrek beraiek gaituzte gidatzen
buru bagerik bide erratzerik ez.