Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999

 

 

ZURE BEGIEN BARRENA JAUSTEN NAIZENEAN

 

Eta zuk esan zenidan

zure begien barrena jausten naizenean

orduan, orduan eta ez lehenago

seguru sentitzen naiz

gogo-ubil guztiak irentsiak izaten dira

irentsiak muga guztiekin batera.

 

Zure begien barrena jausten naizenean

orduan eta inoiz ez legez

orduan mundu ezberdin batek

1i1uratzen nau berriro ere:

zure betseinek

dana eskaintzen didaten

hamaika bideetako ostadar baten ate.

 

Jausten naizenean haien barrena

zure begiek: «Farre egiozu eguzkiari»

eta ni farrez.

Ametsen larrua laztantzen ari naizela

iruditzen zait

zure begien barrena jausten naizenean.

 

Zure begien barrena jausten naizenean

iruditzen zait

ametsen larrua laztantzen ari naizela

eta ni farrez

Zure begiek: «Farre egiozu eguzkiari»

jausten naizenean haien barrena.

 

Hamaika bideetako ostadar baten ate

dana eskaintzen didaten

zure betseinek

liluratzen nau berriro ere

orduan mundu ezberdin batek

orduan eta inoiz ez legez

zure begien barrena jausten naizenean.

 

Irentsiak muga guztiekin batera

gogo-ubil guztiak irentsiak izaten dira

seguru.sentitzen naiz

orduan,orduan eta ez lehenago

zure begien barrena jausten naizenean.

Eta zuk esan zenidan.

 

Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999