Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999

 

 

EGUZKITAN ILE BUZTIA ORRAZTEN

 

Maldan behera erreka

maldan behera etengabe

 

     Eguzkitan

     ile buztia orrazten

     begiak itxita

     irrifarre leunetan

     azpigarri gorrista

     pinudien oinetan

 

Eder magalean erreka

maldan behera etengabe

bizitza oso bat da kabitzen

eguzki izpiņo gozo honetan

 

     Karaitzetan

     urnegarrak harilkatzen

     zilarrezko errainuez

     amets altzituak

     gain urdinduetan

     berriro ere sareztatzen

 

Egonezinaren erreka

maldan bahera etengabe

betegabeko ametsek

emakumezko izena dute

 

Maldan behera erreka

maldan behera etengabe

 

Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999