Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999

 

 

HAREAZKOAK BESOAK

 

     Ikusten zaitudanean

     hor lurrean eserita

     burua eskuen artean

     eta begiak bustita

zu ez bihotza, neu naiz, malerusa

 

Hareazkoak orduan nire besoak

nere hatz puntetan ferekak

desostatu egiten dira

zureganaino heldu ezinik ustelak

orobat ustelak hitz gozoak

laztan leunak, keinu samurrak

ustelak oso, ustelak guztiak

hareazkoak nire besoak

lazki, gazituak ezpainak

zure bi argizaiolen ispilu

nere begiratu kristaldua

 

     ikusten zaitudanean

     hola, lurjota, etsita

     desesperantza betean

     eta begiak bustita

zinez bihotza, neu naiz malerusa

 

Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999