|
Ontzi iluna
BI ARTEGATASUN AURREZ AURRE
Edo portugaldar Poetak Van Gogh-i I,
I
Eta sosegurik ez. Etsipenaren atakan bildu zaituela fatuak zin egingo zenuke zeure izu izkutuen guztiekin saudadea eta egoneza zure barruan nahas jirabiraka erraietan, hesteetan, azken batean zerbait fisikoa edo muinekoa ez ote den zalantzan eta hor dakusazu aurre egin ezinik zeure burua gainez eginda artegatasuna aurrez aurre, zuri begira:
II
herra eternalak jota bezala begi beileska horiek sorginaizetan astintzen diren bi zuhaitz zurrunbilatsu horiek so egiten dizute erantzunik gabeko itaunez beterik so egiten dizute eta orduan, orduan Van Gogh-en zeru berdeak behar dituzu aurkitu uhinen oskoletan izar lokak artekatu ahal izateko eta agian, agian erantzun posible bat osatu ere ahal izateko.
III
Zuek amestu ametsaren bila doaz gauerdia zeharkatuz izar lokak.
Ontzi iluna |