BIZITZA-GURPILAREN GAINEAN
Emaiozu korda erlojuari
eta amatatu argia
bihar, guk nahi ta nahi ez
argitu ere, argituko baitu, maitia
Baina, nor gara gu?
Nondik gatoz?
Nora goaz'?
Bi ezerezaren arteko tarteune zentzugabea
dugu bizitza
Tarteune zentzugabeko esparru horretan
dena zentzugabekeria
Eta gu,absurdu horren karatula hutsak gu
besterik ez
eta orain amatatu argia