ENTZUN NAHI NUKE
askotan,..... bai, egia da, ez zintudan ulertzen
ez nintzen arduratzen ezta saiatzeaz ere
errazago nuen paso egitea eta
hurrengorarte
batzutan, bai halan da, ez nintzen ohartzen
ematen ari nintzaizun minaz
zure begiei erreparatzea besterik
ez banuen ere
nahikotan, bai egia, sentitu zaitut urruti
eta beldurtzen nintzen —oso urruti—
ez ote zinelakoan bueltatuko, ez ote
betiko aldenduko
gutxitan, bai, galdetu dizut zergatik
kausaren subjetua bihurtuko ninduen
erantzunik jaso nahi ez, agian
baliteke.
Inoiz ez dudalako jakin
zenbateraino behar zintudan
zenbateraino maite zaitut
jakingo ba..
ĞEz zaitut galdu nahiğ
entzun nahi nuke
eta aurreko guztia ere bai
ere.