Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999

 

 

ITSASOA BAT BERA DA, ERREKAK MILA

 

Jendeak omen du hobesten

ur gainetiko erreka, axalekoa,

baretsu eta mantsoa

gorabehera handirik gabea

batere arriskurik gabea

lasaia bezain laua

hobesten du bai, alabaina

itzelezko beldurrak jota edo

zerbaiti jendeak edozeri eutsi behar

txalupa, ohol, adarren bat,

edozer gauzak diezaioke balio

nolabait ur gainean irauteko

topatu ezean fabrikatu

fabrikatu ezinean asmatu

baina zeozer behar du

flotean mantentzeko

flotean mantendu ahal izateko.

 

Ordea nik nahiago

dut ur biziko erreka

nik ez dut nahi ezer

eskuak-eta libre sentitu nahi ditut

     libre eta zabal

     libre eta tinko

     libre eta sendo

     libre eta irme

          libre

 

Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999