Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999

 

 

ZEREN BILA ZABILTZA ZU AMESLARI?

 

 — Zeren bila zabiltza zu, ameslari

    ametsetako kontrabandista hori?

 — Liluraren printza ari naiz ni bila

    txundimena galdu ez duten begien

    distira aurkitu nahi dut nik

    haren atzean hamaika bidegurutzetan

    nekatu dira nere oinatzak

    dirdira hura dastatu nahian

    ibilia naiz barru eta mugaldetan

    gauaz haratago ere joana naiz

    baina alferrik alferrik alferrik

    begirada guztiak hain ziren lauak!!

    hain erremedio gabeki lauak!!!

    Liluraren distira aurkitu nahian nabil

    txundimena galdu ez duten begien

    distira ari naiz ni bila ta bila

    baina alferrik alferrik alferrik

    ahituta, zuri natorkizu galdezka

    zuri, gaueko lanetan kontrario hori

    nondik segi, non bilatuko dut orain?

Ilunbeko ahotsak berehala ihardetsi:

 — Horroreen enkantean ameslari

    non bada, horroreen enkantean baizik?!

 

Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999