Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999

 

 

AMETS IZANAK

 

Nonbait

ba omen dago

Ortzian edo

han

eskegita

muturrik gabeko hari bat

izar-lurrunezkoa bera

bai bihotza

izar-lurrunezko hari bat

eta hari hartan

izar-lurrunezko hari hartan

zintzilik

arropa sokan nola

lehio batetik bestera

zintzilik

gizaki ororen amets izanak

bai laztana

betegabeko amets galduak

zintzilik

ahantzitako iraultzak

betegabe

galdutako utopiak

ahazturik

ernaldutako esperantzak

lehergabe

higatutako egiak

antzuturik

amets guztiak

zintzilik

bai maitia

arropa sokan bezala

izar-lurrunezko harian

zintzilik.

 

Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999