www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa  

BAKARRIK

 

                Oharra. Eraskin bezala, huna hemen

                egilearen azken olerkia

                den «BAKARRIK».

                Berak dioenez, hamahirugarren gizaldian

                quechua hizkuntzaz idatzia.

 

Bakarrik nagonari utzi ba bakarrik.

Neurebaitako mina beltz ontan

bear diat, bear diat topa

leize zoragarria,

urreteria,

Maitagarria,

Mundu berria.

 

Ara an izar bakarra zeruan bakarrik.

Ala obe dik.

Ola obe nik.

Biok: ark eta nik.

 

Iñor gabe dagonari utzi ba topa dezan iñor.

Ara nik, ara nik.

Bakarrik nintzala ustez

ara nik Maitea aurrean, izar tankeran,

an goitik, an goitik

solasketan,

maitaketan, matematiketan:

«Bakarti bat eta bakarti bat: bi.

Maitale bat eta maitale bi: bat».

 

Ta neure-neurea dedan bakarte nerean

onatx sor, onatx sor

leize zoragarria,

urreteria,

Maitagarria,

Mundu berria.

 

(8-XII-63. Chaux de Fonds)

 

aurrekoa