www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

PRANTZISKOTAR
16 URTEKIN

 

Esku zabalik deika iltzen zauden

Jesu: anai zaitzadan, lagun arren

zure nekalkide egin nadin aurten...

Zurekin bat eginda nik atseden!

 

Mai aurrean zaduzkat. Ba ote ezer,

beste Zu bat izatea anbat eder?

Uneoro zaudenez nigati iltzer,

indazu Zu uler maitatzea esker!

 

Mundua illundi ei da, negar, gezur.

Zutaz landara oro omen da maltzur.

Zorion agor eziñaren Itur:

Zeugandik samariar oni iozu ur!

 

Zenbat aidez gorago gizona igo,

anbat lurra ikusten el du txikigo

ta anbat zerua ta Jaungoikoa aundigo...

Tabor-ko zure antzalda nik gogo!

 

Albernira eldu nai, prantziskotar.

Bide ertzetako zenbat arantz ta lar

bizi zear ote nik jasan bear?...

Lagun, Jesu!... Zu maite miñak nakar.

 

Izpazterrean zurbil, lekaidetza;

oinpean barratua an-on, Zarautza.

Onek, erruki eske, erruz datza;

lañoz gora aren gallurrak otoitza...

 

Bazterretsi ludiko poz ta lizun

itxaroz geroaren ekarkizun

ta giz erruen beltez jantzita izun,

or nola pralledia dabilkizun.

 

Sei-zazpi astez ona berton nabil

ni re jarrai jarraika, pozik, bipil.

Mundu zoroa alperrik oska dabil;

Albernira nai nik ta an Zurekin il!

 

Arantzazu nerea, amets Mendi,

ene goi min ase eziñaren Alberni,

lur ta ortzi tarteko poz uztargi...

Arantzazu nerea, zeru zati.

 

Gurutza bizkarrean zure erromes

maldan gora noazu, nekez, miñez,

Golgotara, Albernira noala ustez...

Noiz mereziko ote dut zure babes?

 

                    * * *

 

Ez zapuztu, soin; ekin Mugara arte.

Datozela naiz arantz ta naiz neke.

Arrats onen malkuok, bein Goizalde,

intz gozo biurtuko bai dirade.

 

Zarautz, 1935

 

aurrekoa hurrengoa