www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LORE TA IZAR

 

                (Ama zanari)

 

Lurrean lore ziñan, lore garbi, lirain;

zeruan izar zera, izar argi orain.

 

Eguzkiak maitea, eder bezin garbi,

oiana beste ezagun gabe ziñan azi.

 

Atzapar lizunkoiek loitu ez zintzaten,

aitak bein baserrira aldatu zinduen.

 

Ta andik eguzkiari, eder bezin garbi,

lore berririk anitz zenion eskeñi.

 

Bizitzaroz zerizun atxona oraindik

gere-gerekin dugu il zintzaigunetik.

 

Zu iltzean baserriak lore bat galdu zun;

ta izar eder bat piztu zeruan zitzaigun.

 

Pozgarri auxe dugu alare munduan:

gure oroitz izar bat dagola Zeruan.

 

 

Ama!, ni ere lore nadilla gaur emen

eta Zeruan izar eriotz ondoren.

 

Ama!, guziok lore gadilla lurrean

eta Zeruan izar zurekin batean.

 

aurrekoa hurrengoa