www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

OÑORDETZA

 

        Semeak gogoan,

        kanta zarra agoan,

aurloa zaintzen Ama seaska ondoan.

        Jainkoa gogoan,

        abizena agoan,

iltzen ikusi zindugun gero beingoan.

 

        Zu ta aurrak gogoan,

        zure kanta agoan,

noazu orain, sein berriekin, munduan.

        Jainkoa gogoan,

        abizena agoan,

nakusateke ni ere azken orduan.

 

                    * * *

 

        (Semeak barrena

        bizi da abizena

ta abizenakin bizi il zarren sinismena.

        O oñordetza urena,

        kate ezin etena,

batzen dituzu geroa, oraña ta lena!)

 

aurrekoa hurrengoa