www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKURLE:

 

        Iparraize oxkiroak ekarrita, ondartzarañoko kantaketa entzuten zaude legorretik, norena dan jakiteke: mariñel gazte, kaietik irten berriren batek itxasotik ari dizun Amets errirako deia.

        Urrunagotzen danean, entzuterik ez diozu izango. Urrunagotzen danean, ez dizu kantatuko ere bearbada. Urrutiaren gandutan begiz galdu ezkero, bizitzako itxastar onenik ez duzu zure esku ezer izango, abesti sorta auxe baño.

        Byron-en Konrad izlapurrak, maitea il zala jakinda ugartea betiko uztean, lagunei ta ondorengoei, milla okerren artean, birtute bat bakarra oroitzat utzi zien; nire gaztetzaroak auxe: arraun ta amets aiendutako miñeritu baten gurari aparra.

1942

 

aurrekoa hurrengoa