www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IZKUTUTIK EDERKIEN

 

Txorro txiru liruka

txindorra an ari zan

kabitxoa zedukan

eneko oiar kerizan.

 

Maitemiñaren miñez

zerizkion txirriak

txarmanaren txarmanez

zentzuzkin zugaztiak.

 

Pizti ta izar, goi ta be,

txintik ez galtzearren,

arnasik ere gabe

sorgor entzuten zeuden.

 

Soiñez ote zan, orde,

kantuz bezanbat eder?

Baiña, abaroan gorde,

txindorrak ez nai ager...

 

Txorro txiru liruka

nork ala kanta lezan

kabitxoa dadukan

eneko oiar kerizan!

 

Nun ote jakin miñez

azterka asi nintzaion.

Alare, zorionez,

txintari zerraikion.

 

«Ago geldi» —izarñoak

intz malkoz zesaidaten.

Ta illargiak: «utzi zak

maitetasuna abesten».

 

Nonbait bertanegixko

oarge urbil nintzaion;

soma ninduaneko,

ixillari jo zion!

 

Damurik eta lotsik

aldegin nun berela.

Nik alde..., ta bertatik

ekin zion ostera!

 

Txorro txiru liruka

berekaxa an geldi zan

kabitxoa zedukan

eneko oiar kerizan!

Oi al baneza

      nik abes

txindor abesa

      dan legez:

txaloetatik

      beti iges!

Zu, Jauna, baizik

      ez abes,

      Zu gores,

      Zu maitez!

 

aurrekoa hurrengoa