www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

CUM RECORDAREMUR SION...

        (JORAN)

 

Sorterri atsegin, Zeru!;

Eder-Eguzkiren dirdai,

Zorionaren sorburu,

negar bizitzaren amai...

 

Zein pozik noazuken ni

joranaren ega ariñez

ega-egaka, uso xuri,

ludi txikerkeri gaiñez...

 

Amesgaitzako Donoki,

nire naien txoko bero,

ene biotzaren kabi...

zure altzoan banengo!

 

Otzikara eta neke,

txori bat elur artean

udalengo kabi maite

aurrean dun bitartean;

 

begiak antxe! josita,

ao xabalik, egamin;

egalak baña izoztuta,

iñolaz kabira ezin...

 

Min duke noski txoriak

begiz-begiko kabia!

Zenbat miñago arimak

dei ta lei dun Donokia!

 

            * * *

 

Sion mendi! Sion mendi!

—eguzkiz gallurra beti—;

oi zuganatu banendi

ta ibarrondo beltz au utzi!

 

Goien, Mendia, amets bat lez,

eguzkiaren urretan;

laiotz izotza baño ez

emen, errekalde ontan...

 

Miñaren miñez urduri

noiz arte, Jauna, atzerrian

naukakezu, txori iduri,

begik ortxe! Aberrian?...

 

...«Jauregia bai atsegin

zaidala, Nagusi Jauna;

miñez naukazu atarin,

zure miñez auna ta auna...

 

«Bai zoriontsu zurean

gau t'egun bizi diranak,

aintzaka etengabean

aintzaka ari zaizkizunak...»

 

Dei Goiari!..., deiak bean,

bean terral motela antzo;

ta nik nere bakarrean

nondik eta zertara jo?

 

            * * *

 

Mingarri aut ziñez, Joran.

Mingarriegi, Oldozkun.

Eder oron iduri intzan

Gogo, gaur beltz, baldar, aztun:

nolaz dagikek ba ik egan?!...

 

«Nor digoken jauretxera?

—zeruak or oiartzuna—

Biotz garbiaz gañera

eskutan beltzik ez duna!».

 

Ez naiz, ez, zeruragarri.

Lur autsez dauden gogoak

negarrak garbitzen noski:

lurrean nai nau Jainkoak!

 

            * * *

 

Etsi, gogo, eta jarrai

arantzaditan barrena...

Bizitz ontan lenik garai,

gero sari atsedena!

 

...amesgaitzako Donoki,

nire naien txoko bero,

ene biotzaren kabi...!

1936-38

 

aurrekoa hurrengoa