www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IZADI SALMUA

 

Bai aintzalgarri, ene Jaungoiko,

    zerala agertzen benetan

    zure eskuen egintzetan!

Auznartzenago ta are aundigo

    somatzen zaitut zernaitan.

 

Egille guren: zureganako

    sortitzak dun maita giro!

    Zuregan ustu arteño

nagokizuke maite kantetan

    maitez mozkor egunero.

 

Urrez jantzita egunsentiak

    illundiak urratzean,

    biotza urtu artean

abestuko dut zerala, Jainko,

    ederra bere aldean.

 

Bigoz zerura biotz abesok

    garaituz onako ibar,

    odeiz arontz, oztin zear,

Zureganaño; bidelaguntzat,

    Jesukristoren goi eskar.

 

Ederra noski itxasoaren

    urdin lilluragarria;

    ederra bertan ontzia...

Zenbatez baña ederragoa

    zure begien argia!

 

Iñularreko eguzkia iges

    maite garretan mendira

    nagoanetan begira,

Zutaz naiz oroi, Zugabe illun

    dala gorantziz lurbira.

 

Mendiak ere Zuganuntz daude,

    Zuri jasorik gallurrak...

    Bat egiñik zeru-lurrak

menderik-mende ari zaizkizu

    goresten zure onurak!

 

Zurekin nai dut, dio mendiak;

    altsua zera, itxasoak;

errukiorra, izarñoak.

    Alkar gaitean, ain maitagarri

    baitzaitut!, ene gogoak.

 

Ixo, neurtitzok. Ara illargia

    argi xea ixuriz bigun;

izarñoak bere lagun...

    Sentzunak zurrun, almenak iztun,

    maite jarioz diraugun...

 

1935

 

aurrekoa hurrengoa