www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZER DIODAN?

 

Ta pianoz dabesadan

euskal kantan zer diodan

oraindik galdetzen didan?

 

        * * *

 

Ire atera letorken

eskale soñularia

bere zorigaitz aria

diardunean ariltzen,

 

ez mintzearren etzaion

galde ausardiz nor ta non

il, edo zer gerta zaion.

 

Agian, atzerriz orron

bultza duten abertzale

dun bera; agian, gaizkille

izan damua zerion...

 

Naikoa dun jakiteaz

oñazean dunala anai;

eta maite ezan, maite, bai...!

 

        * * *

 

Ta pianoz dabesadan

euskal kantan zer diodan

oraindik galdetzen didan!

 

aurrekoa hurrengoa