www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

UDAZKEN ERESIA

 

                Omnia transeunt et tu

                cum eis pariter

 

Mara-mara lurrera

      osto loreak...,

lurrera Udazkenez

Udaberri goizean

      erneak.

 

Biotz: zer ikasirik

      or baduk naiko.

Sasoi urdiñetako

ameskeri txoro oik

      zertako?

 

Orratx lore ta orri

      orbel artean

aizeak baztertuta

zurrunbilloan narras

      nasian.

 

Udaberri goizetan

      bai eder apain,

gozoro klunkatzean

landare gallurretan

      gañik gain...

 

Orduko ortzargi eta

      ozkirri meak

amets eztiz txoratu,

ordea, lora auskorren

      usteak:

 

—«Datorren Udaberri

      are ederrago;

ordun gu lirain, polit,

ordun txairoagoak

      izango».

 

Bañan Udazkena len

      ta zorrotz eldu

ta aize erauntsi zakarrak

zugaitzetik jaulki ta

      orbeldu.

 

Ona azpigarri orain

      geure oinpean

atzo ameskoikeriz

ziranak Udaberrin

      ustean!

 

        * * *

 

Biotz: olaxe Udazken

      batez il uan

Aitona! (ta Ama, berriz,

garai eldueneko

      Uda-udan...!)

 

Udalen betirauna

      obiz arontz dek;

emengoa eginda

maa-mrarra gu ere

      bagoaztek.

 

1936

 

aurrekoa hurrengoa