www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EZTAI-KANTA

        (bukolika)

 

      Erdoi bedi egonean

      goldea, uztarri zaiean.

Soroan baño girogo duk bai,

      itzai gazte, ezkon maiean.

 

      Erretenean barrea

      zijoak ura ariñena.

Ur onez, pozez bete dezagun

      bizitzaren erretena.

 

      Gaur arteko neke lanak

      ta etorriko diranak

uxa ditzala bazkalkideon

      eztaitako jan-edanak.

 

      Bijoa leioz landara

      kantarien deiadara;

bizi geraño luza dedilla

      gaurko aiurruntz algara.

 

      Nasaiki poztu gaitezen,

      ez kezkarik, ar atseden.

Errekak ez dik  gezaldu bear

      itxasoratu baño len.

 

      Lei zoroaren deiera

      abia ibaian bera,

atsegiñaren txalupa argian

      eldu arte itxas ertzera...

 

      (Tamala! An egon artean

      goldea esaten larrean:

—«Bearko nauk bai, bearko nauk bai,

      itzai, egunen batean!».)

 

aurrekoa hurrengoa