www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRU POZGARRI

 

Sei urte daramazkit Donosti onetan,

Atotxa baxterretik noranai zelatan,

batzutan munduari, Goiari bestetan...

              Giza ezagumen au

              zein pozgarri detan!

 

Jainko ta mundu, biak, oska dagozkida,

biak urrezko kopan eskeñiz pozkida;

autatzea esku dut naiz bata naiz bida...

              Aukeramen onetxek

              ere poz damaida!

 

Igeldoko dizdirak baño nik naiago

izarrekin izketan jardun agoz-ago,

munduz gora altxa nadin biotz eta gogo...

              Apaiz pralle izateak

              naduka pozago!

 

1950

 

aurrekoa hurrengoa