www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

OÑAZE GAUEAN

 

Gaberdi beltzean

izarño bat eza

bidazti galduak

tamalgarri leza...

 

Oñaze gaueon

nik badut artizar;

errañu darida,

barru-barru, ñirñar;

 

t'errañutan dabilt

neurgerako miña,

naigabe erauntsiak

irato eziña...

 

O gau gurgarria

oñazearena!,

diz-diz dugunean

zeru itxaropena.

 

aurrekoa hurrengoa