www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AGATA DEUNEZ AGURTZA

 

                (il etxetan kanta oi dan «Salbea», arlo ta doñu)

 

Agur, Maria, pekatarion

Ama, ta Jainkoarena.

Entzun lurreko semeengandik

dijoakizun arrena.

Izan zu maite zaitugunontzat

gozo ta itxaropena.

 

Ibar beltzean negarrez gabilz

noragabeko eskale,

poz izpiren bat, bat bada ere,

iñoiz iñondik ez ote.

Zuk beintzat, Ama, biotz minduok

zeru itxaropenez bete.

 

Danak dijoaz erioz aruntz

bat gaur ta bestea biar.

Maiteenak ere badoazkigu

gu emen utzirik bakar.

Jun au, jun ura; gu erbestean

oraindik, min eta negar.

 

Beazuna ta ozpin ugari

besterik lur onek eztu.

Orregatikan zerbaiten ustez

Gorantz begira gauzkazu.

Gorantz begira egon bearko

pozik izango badugu.

 

Eska Jesusi zeru bidetik

eraman gaitzala zuzen,

emen lurrean maite giñanok

an Goien bildu gaitezen.

Eska, bai; guk ez dakigu oraindik

zer dan poz, zer dan atseden.

 

Errukiorra, biotz biguña

zera zu bai ta erruki.

Zuri deiezka gagozkizu

ta arpegi on ageri,

Zu lagun, Jesus maitearena

noizbait dezagun ikusi.

 

1935

 

aurrekoa hurrengoa