www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

MAITE NAZAN ORAINDIK

 

      Goiza parrez...

      Zarautz miñez

joalea ni baitan

iri deiez, iri deiez

dulunka ai! ari zaitan...

 

      Jai Zarautzen,

      Etxebeltzen;

nik urrundik min emen...

Etzidane niri uzten

igana gaur joaten!

 

      Arrebatxo!

      Lekaimetxo!,

al didan barkatuko

nire errua! Oraindio

maite al naun izango!

 

      On ta otxan

      izan intzan

niretzako munduan.

Amaren ordezkaritzan

i lakorik ez niñan.

 

      Lili bigun

      intzan ordun;

Jesuk jakin ta alda iñun...

Komentu arrean barrun,

eman deiñala zorun!

 

      O bai, ni bai,

      jungo pozik

gaur i ikusteagatik!

Ni or izan ezagatik,

maite nazan oraindik!

 

1942-X-7

 

aurrekoa hurrengoa