www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAZTAN MIÑA

 

Eguzkipean, atzerri

illobiz aruntz, Aberri.

 

            I

    Itxasoz dator ontzia;

    ara luzatuz begia,

guraso zarrak galdezka miñez,

        an ote semia...

    Oi itaunaren larria!

    Atzipe erasangarria!

Ezin besarka, luzetsitako

        seme urrutia.

 

            II

    Beingoan, beste ontzia;

    bertan Txinatik semia,

umetzaroko notin ta bazter

        laztan egarria...

    Sorterriratze Larria!

    jaun berriz ai! baserria,

ta aita ama zanen ezurrak zaintzen

        zurrun Illerria.

 

            III

    Obiz gora, Donokia:

    aita amen galdez begia,

kanposantutik zerurantz leiez

        mixiolaria.

    Begiratze pozgarria!:

    besarka ezin ausia

gurasoekin Aberri artan

        dauka irabazia!

 

1942

 

aurrekoa hurrengoa