www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMODIOA ZER DAN

 

Amodioa zer dan

galde ala alabak,

kolkoan darantzuio

—oi danez!— karnabak:

 

Arrosa bat bezela

duzu amodio:

eder zorakorrena,

ez ukitze ezkero.

 

Goiz ta arrats, oxkirriaz

dantza eta musu,

usai gozoz baratza

txoratuko dizu.

 

Baña iñork itxumenez

atzitu nai balu,

ez margo ta ez atxon

oi da ostokatu.

 

Orriak soilduz gero,

ez duzu besterik:

arantzak txortenean,

suminki, zorrotzik...

 

Amodio ori dala

konta ala karnabak,

ez ordea siñesten

—oi danez!— alabak.

 

aurrekoa hurrengoa