www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraun ta amets
Salbatore Mitxelena
1955

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

URRUNDIK

 

                L'amour impossible, voila le seul

                véritable amour (Paul Valéry)

 

Urrundik

gero ta urrunagotik,

agur, Maite, agur iri;

ta agur bizitz lor ezari,

ederren zeikean ari...

 

Gogoan

zeukanat nola beingoan

alkarri,

begiratuz zoragarri,

genion

itzeman alkar zorion...

 

Ai baiña!,

ez omen naun ire diña,

ez aberatsa i aiña...

 

Ik baietz...;

baiña gurasoak ezetz,

urkatuz bion poz ta amets...

 

Ta, ai ene!,

norabaita gorde aune...

Nun agokit, nun, Edurne?

 

Nerea

bear unaken umea,

noraiño

eraman aune, Maiteño,

nerekin

aztu ta gogaitu adin!?

 

Alperrik,

oiuka, etsi eziñik,

itaz galdetzen diñat nik...

 

Jadanik

bakoitzak bere bidetik

jarraitu bear, urrundik

 

agurka,

malkoak txuka ta txuka,

amets gozo danen aurka...

 

...Bai, agur,

ene Maitagarri xamur,

Zorion emaille labur,

len emaille, orain lapur.

Agur bai urrundik iri;

ta agur... galdu bizitzari,

ederren zeiken ari,

baiña zertu gabe itzali...

 

Urrundik,

gero ta urrunagotik.

 

1951

 

aurrekoa hurrengoa