LARRAZKEN GAU BATEZ
(edo «the mad pride of intellectuality»)
Magdalenae dilectissimae meae
Larrazken-gau bat zen izar gabea,
Jarria nintzen sutondoan, hotz,
Arrotz bat antzo jendartean motz
Ezin garhaituz gogo-herabea;
Ez alegera eta goibel ez,
Goganbeharrez, egin zirelako
Geiak, gizonak, hil-iruditako
Joiterik landa Gauak hegalez.
Ez zen izarrik, bainan begi zohar
Lehen haur zena zegokidan so;
Goganbeharrak egin ziran lo
Emazte zela nendinean ohar,
Hil zen phindarra zezanean phitz
Ene sutoian haren soin zintzoak
—Haren mihiaz (ustez) sormintzoak,
Arimarenak, zegidala hitz.
Odolak berhez gaduzka hargati
Nahiz odolez biok garen bat,
Emazte-haurra ez da niretzat
Nahiz den nire izanaren zathi.
Ene jorana zilhegi ez zait,
Amets alpherra ezin aipha dirot,
Bizi-nahian ez dakidan hirot
Naski ahanzten dakikek noizbait?
Arima-gauan argi zen ezkoa
Hil du jelosez ene jakintzak,
Dakialarik ene arimak
Ez dugula alde othezko jainkoa
Bainan ahoa ezti zuen, doi
Zen haren soina goi-ametsotara
Zer naska dudan ariz jakin ara!
Zer hotza dudan, banaiz bihoztoi!
|