 |
NESKATXAK
Neskatxak, maite zaituztet,
hamabortz urtheko neska
—haur segailok, gazi-gezok.
Zuen begi-aintziretan
ezinbertzez gainbetheak,
hondatzen naiz, ithotzen naiz
Neskatxak, zuek zarete
ezti gozo, esne, gari
ene gose handietan.
Bazabiltzan
ahizpa gazte bi dantzan
(zein eremutan, ahantz dut...)
Heien beso luze-luzeek
niri eresiz ziostaten
ziraun-poema samin bat.
Ur-ezpondan biak zeuden
elkharri laztanka, maitez
bulhar zuriak ikhara,
iztar guriak ihesi.
Sorthu orduko urtzen zan
ene gogorapen oro.
Han, palmadoi horlegian
gogoan nebiltzanak
ezin erranak dirade.
Han, palmadoi pherde hartan
erori ziren neskatxak
elkharren besoetara.
Non zan hori? Zer egun zan?
Ala dena gau-amets bat
izan othe da bakarrik?
Herriminez, ezin-minez
erdiratzen zait bihotza
arrats luzetik goizera,
lo gabean.
|
 |