OTSO
Bortz izar gori ortze-goian
eta basoan ez argirik
aztiak dagoz ikharatan
aztiaturik ikur hori
izar gorion pentagramman
lo-hasman dautza bertz' izarrak
baso gerizan atzar dira
otsoak eta gizotsoak
oihan-bidean ergelen bat
oihuz dihoa berantean
gizon soilari so zitzaizkion
otso ixilak giza-begiz
otso-ar eta -eme latzak
giza-blasphema bihotzean
gauazko bide-joilearen
haiduru ziran geldituak
oihan beltzeko bidesketan
ezin helduan zihoala
esku eiharrez zuhain hilek
bahitu dute galtzerako
bortz oihuk eta bortz ausikik
gizerhaiteka egin dute
bainan ortze-goi beltzagoan
izar goriak itzal dira.
|