NIL IGITUR MORS EST...
Oi uda-egun azkendu haur!
Kirol-ez, haurrek zahar-amets...
Atheetan, haatik, maitaleak...
...egia dela ustez. Ala
nik duta uste, arratsetan?
Maitez gor, gautar maitaleok:
gizenden landa-baratzetan
beleak dagoz, hitz egile.
Kharrikan haurrok, zaharregi:
alhan da harra zituetan.
Itzalak gelan izigarri;
hots eta hitzak, areago.
Despotês, hel! Hel! Sinheslegai
egun bainago bildur handiz!
—Deiok ordea alpherretan.
Bakhea jin da. Nondikoa?
Niago utzi ahal naute
bi jainko-bele ahantziek
—mirariz hitzak, zergari txar
zirenak, itzalarazirik—.
Jai eder neure jauregian
liburu benak hertsi-eta
zuhur izanak gutietsiz;
mintzo dut ezen niagoan
—ez hemen, ez gaur— ez-jainko bat.
Gizendak eri zirelarik
Bizi-min deithu minbiziaz,
mintzo zan, ixil, ez-jainkoa;
«Deus ez da» zion «herioa:
EZ dena EZin daiteke hil».
Et' EZak oro zituen jo:
hiriak, haurrak, maitaleak
—eta botz neukan bihotzean,
hil-bildur deithu gezur-minaz
gizendak eri ziradela.
|