www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Poemak
Jon Mirande
1950-1966, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ilhun-argiak / Claroscuros, Jon Mirande (Felix Maraña eta Felipe Juaristiren edizioa). UPV-EHU, 1992.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZERGATIK

 

Zergatik ikasi

ahanztekotz gero

ikasiak oro?

 

Zergatik ikhusi

hainbertze lurralde,

hainbat, hainbat jende?

 

Ezer ezin eutsi...

Zergatik laztandu?

Zergatik higuindu?

 

Bihar edo etzi

ni non naiz izango?

(Ai, ez naiz ordongo,

 

Nigar dagit asko

soin 'ta bihotz-minez,

irazeki minez)

 

Zergatik, zertako

—nork erranen eni?—

hemen... hor... han... ni... (ni?)

 

aurrekoa hurrengoa