HARRIZKO JAINKO BATI
Hunat gaur berriz gathozen Heure ganat
Basoihaneko Jaungoiko harrizkoa.
Heure loaldi luzetik atzarri haiz,
Mailu-baheak daduzkak esku banan.
Baina gizaldi huntako gizattoak
Heure zuzentzaz ez dituk gogoratzen...
Lehen, lurraren gaztaro-egunetan,
Itxasgorrira ekhia zioala,
Hilgai otsanak, haiztoaz hil-erhanak
Hire hituen harrizko aldaretan
Ikhusak! Jauna: harzara, haiztodunik,
Hor gaituk, lehen ginenak Hire seme.
Basoihanean ginenaz orhoit gaituk;
Hilgai berririk badukek aldarean,
Esku aratzez hiretzat guk erhanik.
Ekhi zaharrek inguru egin die,
Goizalde gazte hunetan jaiki hadi!
Heure bahean gizonak baha itzak,
Heure mailuaz jo ezak etsai oro;
Guri, Aita On, emaguk indar eta
Gure kastari Sirats on betirako.
|