ORZIREN TTUNTTUNA
Orzi-ren ttunttuna dabil soinutan
Ezerezaz gaindi rhythmua heda.
Huna! ttunttunaren dantza-hotsetan
Ezereza uhin bilhakatu da.
Soinu uhinetan agertu-eta
Biraldatuz doa izaiki oro
Ttunttunak jo arte dantzaren beta:
Jaio 'ta hor izan eta igaro.
Hotsaren uhinek darabiltzate
Izaiki guztiak goiti behera
Lehen goizetik gaua hel arte:
Bethi berdin dira, nehoiz ez dira.
Orzi dantzariak ttunttun-hotsetik
Ixuri daroaz suzko uhinak;
Izaiki bakhoitza iragaitetik
Ikhuz bitza suon bere orbanak.
Jainkoaren esku ezkerretikan
Sua itzali da eskumaldera,
Izaikiak oro suzko errekan
Iragaiten dira, beheiti gora.
Bethikotz sortzen du ttunttunak uhin
Iragaitza hunek bethikotz dirau;
Halatan hor-izan den oro, behin
Hor date berriro, lehen zen arau.
Baina ttunttun-hotsak urrhena duke:
Gaua horra dathor, sua erhanda.
Izanen da berriz bethiko bakhe,
Uhinen lilura hamaituren da.
|