ITXASUNTZI ZAHARRA
Zeiharka zethorren untzia
bide zehaztuak utzia
baleran zebilen uretan
zurbil mariñelak zubitik
so ziran, joan zoan urari.
vela beltz zabalak haizeak
goizaldebako lui hezeak
joiten ez zituen haboro
eta arraunak oro geldirik
aurrera badarik zihoan.
oihal beltz hiruki zabalak
arratseko aize jabalak
hunki ez arren, zerk zeroan
untzi hori arin aurrera?
mariñel ixilok dakite.
lurralde adeitsu jathorren
albotiko bidez zethorren
arbatu gabean untzia
lur on irritsuak izanak
gatik, ez ziraden gelditu.
izaro soinundun ozenak,
aintzinako jainko zuzenak
heietan baitziran jauresten
marmorezko etxe goretan,
gelditu ordea ez ziran.
mendi, lur, elhurtza guritan
dizdir argizari zuritan,
zahartu zuhurren egoitzak
bele iragarleen elhaide,
han ere geratu ez ziran.
izaro heiotan neskatxak
ekhi-urrezko soin exkaxak
ondartzan zautzanak irrikiz,
mariñelen solhaz-gain bakhan,
eta han geratu ez ziran
ez irlak ekhitan, ez lurrak
jaunsten zituenak elhurrak,
zekhusten guztitik deus ere
gogarako ukhan ez zuten
aintzina joan ziran untzian.
untziak zekhartzan hil soak;
hartaratu itxas-usoak
begira bat eman ondoren
heganatzen ziran urruti
untziko gizonak urruinduz.
untziko uraren lankaden azantzaz,
ez iguzkiaren erlantzaz
axoltzen ez ziran batere
hoik untzilariok: alphertu
baitziran bideko asperraz
untzia ber-ogüz utzirik,
bihotz-minak oro hezirik
hondamen haiduru zegozen,
nahi endurregiz ez ausart
untzia suthautsez jauzaraz.
|