 |
AKHELARRE
Kanpoan gauerdi
horstoen firfira
—auhen bat dirudi
Izarrak non dira?
Kanpoan ilhuna:
nehon ez argirik
ikhara, ilhuna,
zuziena baizik.
Akher hil bat datza
bere odolean
Sorginak dabiltza
leize hozpelean.
Dathorkeieneko
urrhezko thronu bat
su-aurrean dago
Aingeruarentzat.
Sorginen leizean,
lizun, bilhuts-gorri,
bilhoak haizean,
neska bat dantzari...
Oi zu neska lerden
oin-beso arinak,
zugan du atseden
Satan nagosi onak!
Jo' zazute txistu
eta danbolinak
egizute kantu
gauazko Reginak:
«Argi-Ekharlea
goresten zaitugu.
Geure zaintzailea,
gaur hel zakizkigu!»
Emeki, poliki
Sugarrak dira hil,
gau beltzak baitaki
dela goiza hurbil.
Sorginak itzali,
dantzak hamaitu-ta.
Oilarren azali
ezagun... Goiza da.
|
 |