 |
EDER BATI
Beraz, Eder, ez zera
Etorri dei gunera
Naiz otoitz egin nik.
Its ordea ez nago:
Zuretzago geiago
Ez dut maitasunik.
Iruditzen zitzaitan
Zeudela zure baitan
Atse danak —atzo.
Gaurgero, neska gazte,
Eskua dut emazte,
Eutsiko zait zintzo.
Andere biotz aizun,
Damutuko ez zaizun
Ni utziz, nork daki?
Bai orduan alperrik
Ez dizuket eskerrik,
Eskua dut aski.
Andere begi urdin
Zu joanik ere berdin
Bai pozik naizela!
Nerau neronen jabe,
Besteen bearrik gabe
Jainko bat bezala.
|
 |