ZAKHUR HIL BATI
Zakhur zahar bat errekan
—nehork ez jakin nondik jinik—
zakhur bat zoan errekan
uretan gaindi, arhin, hilik.
Ur luminos, hotx, gardenek
laztantzen zuten berhilkia;
sorgin-orratz botz, lerdenek
miresten zuten sarraskia.
Goizean goiz urera jin
arrantzaleek agurtzen zuten.
Noizean noiz, arrantzaleen
hamu tzarrek sistatzen zuten.
Naosiak atzo itho zun
zabar egin baitzan zahartuz:
Landeretan etzaten zan
landan behiak ezin zainduz.
Norat, erradak, errekan
uraren hotxez konkorturik,
norat ba hoa itsurat,
hilaren hotzez gogorturik?
Geldit' ezina —nevermore—
behar dukeka joan aitzina?
Geldit' ezina, gaixo hor
Azken-Egunerakoan?
Azken-Eguna hurrun da;
hartara gabe hor lirina
hirotan ezeztatu zan...
...Haizeak darama urrina.
Ur luminos, hotx, gardenek
ahantzi zuten sarraskia;
sorgin-orratz botz, lerdenek
entzuten orhoit berhilkia...
Nik soilik, arima baithan
usnatu nizun hil usaina.
Nik soilik nire Ekklêsian
dut ohoratu hil anaia.
|