JAI GAI
Enaizu maite. Ez erran: ba-dakit.
Ez erran hitz bat e-begit etxit
Ez zerra, beha zaude hor khantin
Gaiai beha, beitzeiku gaia jin.
Zitian lo nihauk manahatu dit,
Othoitu dit, lamiña beita gai
Zaharra. Lagun dut et' entzun nai
Bai oren hunen egon niz haidu!
Itzalez et' izarrez bethe 'tu
Zeliak... eta zu, lo zir' orai.
Enaizu maite. Haatik gaur khantin
Ba-zutut, buiya ene suñ-hegin,
Eskia think enin besutan lo,
Egun junez ohitzen ez habo,
Ahazten eman dula ohit-min...
Ez ohit junaz. Hemen zira gaur.
Altzuan zutut nula ene haur
Ttipia haur-begiak zerra, bai;
Eniak zuri so, zur' arimai,
Bi arimen muga dakigun jaur!
Enaizu maite... egunaz. Bena hor
Argizagia ikhus arra sor:
Zilhar-argitan jarri du Sargia.
Maitia, zu enekin, alegia
Lo, haren jei-deiai ez egon gor...
...Utzazu jei-gai huntan zure bi
Ezpaiñ gozuez goza nadin ni,
Utzazu txesta dezan en'ahuk
Nulako gozo 'tutzun zuk bilhuk,
Udui argizagizko ezti fi.
Enaizu maite —hala diozu. Zer
Zeit eni, haatik, —ene zire ber
Gai huntan —erdi sutan, erdi hotz—?
Gai hunak khorpitzer du botz
Emanen, eta bake bihotzer:
Ez lotsa izan, ene hau, othoi,
Bekhatu del' egiten dugun hoi.
Nurk daki bekhatia zer dene?
Ez zuk, ez nik!... Zerbait dakit hale
Zirela eder badakit doi-doi.
Orai naizunez maite zuk, eztai
Orano ere, —bena berdin zait...
Zertako 'tugu hitz higatu hoik
Gaiherdiz nik, lamiña —gaiak joik,
Maithatu zutut: hori aski zait.
|