www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa  

ANIMEN PENITENTE BATEN NEGARRAK

 

Enzun itzazu, Bekataria,

Anima baten negarrak,

jakin dezazun salbatuzeko

dirala guzik bearrak,

 

Dolorez triste zauden anima

zer duzun, arren esazu?

Negar oriek nere biotza

erditatutzen didazu.

 

Jaungoikoaren ofensak dira,

zuk dituzunak añ damu?

biotz guziaz billa bazera

ez da oraindik berandu.

 

Barren orretan senti dituzun,

Jaunaren desengañuak,

larga eragin dizute orañ

lenengo pauso galduak.

 

Bekaturako dibersioak

largarik alde batera:

erretiroan zere burua

bazoaz eskutatzera.

 

Eskutu artan billatzen dezu

bakardadean lekua:

nola baitere irabazteko

lengo tenpora galdua.

 

Begi oriek bustirik bada

Jesu Kristoren oñetan,

auspez etziñik ikusten zaitut

negarrez modu onetan.

 

Nere Jaungoiko lastana, arren

nizaz miserikordia:

zugana baizik nora biurtu

diteke bekataria.

 

Aurpegitikan lotsa dariot

zugana agertutean:

gogoraturik zer egin dedan

zu ala ofenditzean.

 

Badakit, Jauna, dedala ondo

merezitu infernua:

egon naiz bada nere bizitzan

zuzaz ni beti aztua.

 

Guruze onetan zu ipinteko

zer izan zan motiboa!

zer izango zan baizik didazun

betiko Amorioa.

 

Beraz onela seguru nator

Guruze onen oñera:

barkazioak dudarik gabe

zure grazian sartzera.

 

Jesus nerea, ez al da izan

munduan bekataririk:

nik bezeñ gaizki amorio orri

eranzun izan dionik.

 

Orañ bezela denbora baten:

ezagutu izan bazindust

añ erraz, Ai Ai! nere Jabea

ofendituko ez zindust!

 

Zergatik orañ ditut añbeste

zure ofensak sentitzen:

non ta biotza bere artean

dago dolorez partitzen.

 

Ai nere Jesus! Ay nere Jabe!

Ai nere Aita gozoa!

urratu dezu, infernukoak

ezarri zidan lazoa.

 

Zerekin orañ pagatutzen

zure erruki andia:

itxedetean ainbat denbora

ni bezeñ bekataria.

 

Zuk bear dezu aurrerakoan

nere biotzaren jabe:

beste guziak galduta ere

ez naiz izango zu gabe.

 

A Dios mundu! A Dios lagun,

nai ez banazu Jarritu:

larga zadazu nere munduan

dagidan Jauna serbitu.

 

Negar oriez garbi dituzu

Anima zuk zere loiak,

txiki, eta andi izan dituzun

zere bekatu guziak.

 

Badakit orañ, lagun gaistoak

esan dutela zugatik:

salbatu uste guk ere degu,

zergatik zoaz gugandik.

 

Baldin biurtzen ez bazerade

lenengo adiskideetara:

bizitza triste orrekin zatoz

zere burua galtzera.

 

Zenbat obe zan orañ aldian

aprobetxatu munduaz:

urtetik asko gelditzen zatzu

bizitzeko penatuaz.

 

Ha lagun gaisto! ha lagun falso!

ha lagun beti itxua!

ik emango dek egunon batean

anima askoren kontua.

 

Zenbat biderrez baliatzen da

etsaia ire mingañaz:

Jesu-Kristori idikitzeko

animak ire gezurrez.

 

Badakik ondo, zer pisu deban

Jesu Kristoren odolak?

onen kostuan erosi ziran

galdu dituan lagunak.

 

Itxok puska bat, etorriko dek

iretzat egun larria,

orduan ondo pisatuko dek

ire bekatu andia.

 

Bañan zuk orain, Anima santa

itxi zere belarriak:

ez enzuteko lagun gaistoen

konseju añ galgarriak.

 

Desprezioaz mundu zoroa

etsaia orazioaz:

aragi ori sujetatzen da,

okasiotik bazoaz.

 

Izan dituzun tentazioaz

ez dezu zertan bildurtu:

santu guziak zure fabore

Zere aldetik dituzu.

 

Oiek bai, oiek dira konseju

animari egokiak:

ondo sarturik zere gogoan

iduki itzatzu guziak.

 

Modu onetan egingo dezu

Santuen bizi gogoa:

anima garbi, biotza alegre,

guzia Jaungoikozkoa.

 

Bekatariak dauke biotza,

guzia aranzaz josirik:

barrungo kezkak farre falsoaz

disimulatu eziñik.

 

Zer dauka orañ zertan ikusi

bizitza batak besteaz?

munduan ere igarotzeko

kontentuz, eta bakeaz?

 

Artu dituzun asmo santuak

utzitzen ez badituzu:

ilzerakoan, zenbat kontentuz

estimatuko dituzu.

 

Orduan, diot iduki itzatzu

azken itz oiek, gogoan:

lo gozo batek artuko zaitu

Jesu Kristoren besoan.

 

Enzun dituzu, Bekataria,

anima onen negarrak;

guziak dira Jangoiko onak

eman diautzun deadarrak.

 

Konberti zaite albait lasterren

zere Jangoikoagana:

bere besoak zabalik dago

artzeko zu beregana.

 

Milla amorez artuko zaitu

bere besoen artean

zergatik eztan Aita besterik

Zeruan, eta lurrean.

 

aurrekoa