www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIKA-GARREN PAUSOA

ORAZIO JAKULATORIAK

 

        Orazio Jakulatoriak dira biotzeko gogo, edo afekto argi, bero, bizi, labur batzuek, saieten gisa animak Jaungoikoaganonz bialtzen, edo tiratzen dituenak.

        G. Orazio moduren bat geratzen bada, zeñetatik eziñ iñor eskusa ditekean?

        E. Bai, bada, Orazio Jakulatoriak deriztena.

        G. Orazio oriek zer dirateke?

        E. Dira suspirio batzuek bezala, Jainkoaganonzko gogo bizi labur batzuek.

        G. Noiz, edo nola suspirio oriek emateaz akordatuko gera?

        E. Erlojuak ordua ematean: bada gure bizirako ordu ori ya gutxiago degu.

        G. Ezer gogoratzen ezpazagu, Jainkoari zer esango diogu?

        E. Oraziorik laburren, santuen, ta gozoena, zeña den ABE MARIA.

        G. Zer afekto, orrez gañera, egitea ondo izango da?

        E. Bere biotz garbiak bakoitzari eragiten diozkanak.

        M. Birtute, ta fin andietarako diran bat, edo beste orrelako afekto erakutsi zaguzu.

        E.

                Alaba ezazu Maria

                Jainkoa beti:

                Jaun ori ofenditzen,

                ez arren ni utzi.

        G. Ejerzizio au Jainkoaren gloriako, ta frutu andikoa da?

        E. Bai, ta beronek kasi zeruko glorian bizierazoko gaitu.

 

EMENDIK ATERA BEAR DANA

        Nator ya zure begien aurrean ifintzera Orazio modu bat errazena: onetan lekurik eztu, ez nekearen, ta ez egitekoen aitzakiak. Orazio au, ondo esateko, da zeruko Doatsuen bizia lurrean egitea: da, edozeñ bear egiten gaudela, gure espiritu, edo anima Jainkoaganonz, egaka bezala bialtzea, ta argana bolatzea Orazio jakulatoriakin. Oiek dardo, edo afekto amoroso batzuek dira, gure biotzak Jainkoaganonz tiratzen dituenak, gisa onetan:

        O nere Jaungoikoa! Nor izan zitekean, zu iñoiz ere ofenditu gabe! O! Zu ofenditu gabe, nor legokean! O! Ta beti gauza guzien gañean amatzen bazindut! O! Noiz, Jauna, izango da eguna, zeñean zu betiko amatu, ta gozatuko zaitudan! Onelako afekto labur, ta bizi, bakoitzari bere biotzak ematen, ta eragiten diozkanak, dira onenak. Gure Jaungoiko biotzekoak bere borondate au, ta gu beragana biurtzeko usuera añ erakutsia, ta ainbesteraño dauka, non dirudien puntu onetan epe, edo treguarik eman nai ez digula: bada berak esaten digu: Beti orazio egitea konbeni da. Bear da beti erregutu, ta ez iñoiz aspertu. Beñere utzi gabe, orazioa egizute. Eta Jainkoaren Konseju, gure esaeran, añ antsia andiko au nolerebait kunplitzen degu, orduoro, aspirazio, ta afekto oien usuera, edo frekuenziaz, S. Juan Krisostomok, ta beste Santuak diotenez.

        Jaungoikoa amatzea beti, ta beti alabatzea, beñere falta gabe, zeruko gauza da berez, eta ango Santu, ta Aingeru guzien Ejerziziorik altuena ori da. Zer ditxa andiagorik, bada, guretzat, zeruko glorian Santuak duten Ejerziziorik onena, al degun guziena, ta beti bezala, aspirazio oiekin imitatzea, ta emen lurrean Zerutarren gisa gure bizia asitzea baño? Añ goiko, edo exzelentea, ta añ inportanzia andikoa da Ejerzizio au, non San Basiliok, San Agustinek, ta beste Santuak, asko enkargatzen duten: ta S. Krisostomok onen gañean beñ, ta berriz dio: Ezin dateke, ezin dateke, edo ozta dateke, beti, bear bezala, Jainkoari erregutzen dion Kristabak, pekaturik beñere egitea.

        S. Franzisko Sales gozoak Ejerzizio onen, ta orrez batean, Jainkoaren presenziaren gañean dio: Debozioaren obra andi onetan dagoela, edo estribatzen duela: beste Orazio guzien falta, edo utsa Ejerzizio onek bete dezake: baña onen falta bete dezakean ordañarik eztu: ta orregatik zure biotz guztiaz, ta beñere utzi gabe, ar dezazula agintzen, edo enkargatzen dizut. Ta au da Santuaren konseju andia.

        Ta onela zure biotzak artu, ta erraz egingo luke au, beste egiteko guzien artean ere, zure biotzeko labea ondo irazakia, ta prest balego; baña labe berotu gabetik ezin lamak, edo garrak irten ditezke: ta munduko gauzetan sartu, ta sorturik dagoenak, Jainkoaz akordatzeko, abiso, ta mandatariak bear ditu. Orregatik S. Buenaventurak, Kempisek, S. Pedro Alcantarak, ta S. Franzisko Sales-ek, ondo zekitenak bezala, esaten dizute, Erlojuak ematean, aspirazio, ta deboziozko afekto oiek, falta gabe artu, ta biziro egin ditzatzula: eta orrez gañera Jainkoari aoz ere, edo bokalmente zerbait esan diozazula. Lotan dagoena, itz egiten ez badu, ondo esnatzen ezta: ta biotzeko afekto bakarrak sustrairik ez dute, edo kanporonz isuri, ta dabiltzan animetan gutxi irauten dute.

        Nai badezu, bada frutu paregabe, seguru betikoarekin Ejerzizio guziz inportatzen zatzun au artu, Santu oien, ta berezkiro Kempis B.aren konsejua ar ezazu, ta Erlojuak orduak ematean, Ama Birjiñari ABE MARIA errezatu, ta esaiozu.

 

                Alaba ezazu Maria beti

                Jainkoa gure ordean.

                Ofendi ez daigun artu gaitzatzu

                betiko zure mendean.

 

        Edo debozioz beste berso au esaiozu.

 

                Alabatzen det biotz guztitik

                Jesus-en Biotz argia:

                Ama dezadan ordu onetan,

                Lagun zadazu MARIA.

 

        Ta goizean egin zenduen propositu ori bera, egun artan Jainkoa ez ofenditzeko, obrak ofrezitzean eman ziñion itz andi ura, urrezko iltze batekin bezala obeto jositzeko, aoz, edo biotzez Jaunari orduoro esaiozu: Jauna, esana esan, ta esanik: nere itza kunplitu nai det nik.

        Badakutsu, niri esatea, kasi geiago kostazen zadala, zuri au egitea baño. Badakizu, Jainkoari etzaiola igarotzen instante bakar batere guzaz oroitu, ta gure onaz begiratu gabekorik: eta guk ordutik ordura edolarik gure Jaunaz ez degu oroitu bear? Errespetoko persona batekin bakarrik zaudela, ordu erdi batean ere, baña itzik egin gabe, lotsazen bazera: nongo arpegiaz zure Jainkoarekin zaude bakarrik, baña itzik egin gabe, ordu batean, eta bestean: aoz, edo biotzez zerbait esan gabe? Abe Maria bat esatea, orrenbeste kosta zatzu?

        Erregu onetan Jainkoaren Amari eskatzen dioguna, edo gauza bakarra da: Orain, ta gure eriotzako orduan gugatik erregu dezala. Zer gauza andi, bada, Jainkoak eskatzen dizu, beraren anparo orañ, ta betiko, ta ordu estu artako truke, edo ordean, Abe Maria bakar bat, orduoro eskatzen badizu? Beste askok, Erlojuak ordua ematen dueneko, beste orazio, afekto, edo itz eder on asko erakutsiko dizkitzute; baña, Aita gureaz kanpora, Orazio añ altu, añ labur, añ santu, ta añ gozorik, nola dan Abe Maria, eziñ iñork erakutsiko dizu.

        Ala denbora oietako Maisu, andi, grabe, ta piadoso batekin erregutzen dizut, orduoro Abe Maria errezatzeko debozio, ta oitura santua ar dezazula, falta gabe, ta juramentuz obligatua bazeunde bezala. Baña juramentu egitea, ezta konbeni. Zeruko debozio au Italian, Alemanian, Españan, ta Portugalen txit artu, ta banatu ezkero, milla, ta sei eun, ta amalaugarren urtean, Coimbrako errian milagro au ikusi zan.

        Gizon bat burutik galdu, ta suburni, edo eskopeta artu, ta bere etsai bat iltzera irten zan. Besteak Abe Maria errezatzeko debozioa zuen: Erlojua aditu zuen, gizona tiratzera zijoanean, ta bereala gelditu zan, oi zan bezala, Abe Maria errezatzeko: ta orra non bitartean balak igaro ziran, pauso batez aurrerago, leku artan zeñean, Abe Mariak atzeratu ez balu, illik geratuko zan.

        Baña zenbat atsegin Jainkoari eman diozakean edozeñ, dan jakiñez, edo ignoranteenak ere, Abe Maria bakarrarekin, beste Jakulatoriak ez dakienak ere, Ejenplo onek obeto erakusten du. Zister-ko Ordenan Soldadu bat sartu zan, baña ya zarra, ta añ buru gaistokoa, non beste Oraziorik, Abe Maria baizik, ezin ikasi izan zuen. Beste aldetik añ debotoa zan, non beti, jatean, bearrean, ta leku guztian Abe Maria esaten, bere atsegin guzia zeukala bizitu zan. Monje au debozio onekin iltzan: aren gorputza zegoen obitik, ikusi zan, nola arbola bat, iñork ezagutzen etzuena jaio zan: onen orri, edo osto bakoitzean urrezko letrakin zeuden itz oiek. ABE MARIA, GRAZIAZ BETEA. Prodijio onez guziak miretsirik, aren obia, Obispo angoa begira zegoela idiki zan, ta ikusi zuten arbola orren sustraia Monje orren aotik jaiotzen zala, zeren Abe Mariaren alako debozio gozoa iduki zuen.

 

aurrekoa hurrengoa