www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPI-GARREN PAUSOA

OBRA BAKOITZA JAINKOARI
BERE GLORIAGATIK ESKEÑTZEA

 

        G. Kristabak egunoro ondasun asko nola bilduko ditu?

        E. Lurraz urrea egiñaz, ta lurrarekin Zerua irabaziaz.

        G. Zeruko beargai, edo alkimia ori nola egingo da?

        E. Jan, edo ibilli, edo bearren zu asi baño len, ori guzia Jainkoari, bere gloriagatik eskeñiaz.

        G. Ta orrela obra berez ezer merezi ez duten oriekin Zerua irabazten da?

        E. Bai, ta askotan Zeru geiago beste errezo, eta orazio askorekin baño.

        G. Obra bakoitza Jainkoari ofrezitzean, zer da beñere aztu bear ez dan gauza?

        E. Jesu Kristoren merito, ta Odol preziosoarekin batean guziak ofrezitzea.

 

EMENDIK DATORRENA

        Konseju au ez dezazula, nerea bezala artu, ezba Jainkoarena bezala, zeñak guzioi esaten digu: Naiz jan, naiz edan, edo beste edozeñ gauza dagizutela, Jainkoaren gloriarako egizute guzia. Baña, bearbada ondasun andi konseju onetan, ta Jainkoagatik edozeñ gauza egitean, gorderik, ta eskutuan dagoena, orañdik ondo igerri, ta agertu ez dezu. Bokadu bat biotz garbi, edo borondate onaz, zeren Jainkoak ala nai duen, zuk artzea, edo jatea, geiago da Jainkoarekiko, ta geiago balio du, munduko azaña, bitoria, ta ondasun guziak baño: edo, obeto esateko oriekin zer ikusi eztu.

        Au aditzeak, kasi farra egiteko gogoa emango dizu: jaten, edo lotan zaudela, Zeru asko irabazi dezakezula. Baña, negar egiteko gogoa niri ematen dit, ikusteak orrelako ezjakiñ, edo ignoranziaz, ta zure nagitasunez, Zeru asko egunoro galtzen dezula. Ta ori guztia irabazteko, zer uste dezu, Jainkoak eskatzen dizula? Besterik eskatzen ez ditu, ezbada zure intenzioa, eta zure bear ori, edo jaten dezuna bera, zure Jaungoikoari bere gloriagatik agintzea, edo ofrezitzea. Zer gutxiago, edo gauza errazagorik eska lezake? Premiaz, edo nai, ta nai ez, gauzak zuk egin bear, ta orregatik Zerua irabazi nai ez: jan, ta bear, biziko bazera, egin bear eta orrekin Zerua erraz merezi dezakezula, zuk ori merezi nai ez: Zer zorakeria andiagorik izango da, au baño?

        Egizu, bada, edolarik nezesidadeaz birtutea, eta egunaren kabuan zure anima, senti gabe, ondasunez beterik arkituko da. Ta zenbat irabazi, ta ondasun eriotzako orduraño irabazi, ta tranze artarako gordeko dezu? Jatera zoaz, edo lo egitera? Bada, orretara baño len, era onetan, edo al dezun moduan Jainkoari esaiozu: Nere Jaungoikoa, nik eskeñtzen dizut janari, edo lo au, zure amorioagatik, ta nere Jesus onak, zuri agradatzeagatik jaten, ta lo egiten zuen amorio guziaz batean. Bearrera zoaz? Bada lenago Jainkoari esaiozu: Nere Jauna, nik bear au agintzen dizut, zure amorioagatik, Gure Jesus maiteak, zuri agradatzeagatik egin, ta eraman, edo padezitu zuen guziarekin batean.

        Era onetan zure biotzak edozeñ lan, edo beste gustoko atsegiñ artu baño len, ori bera esan dezake. Eta zure animaren irabazi, ta probetxu andiago nai badezu: erraz izango dezu, zure obra, edo tareak dirauen artean, noizean beñ, edo maiz, ta askotan zuk berriz, ta berriz esaten badezu: Jauna: au guzia zure amorioagatik: zure gloria, ta atsegin andirako: Jauna, zeren zuk nai dezun. Edo Eliza Ama Santak erakusten digun bezala. Jauna, nik egiten dedana, ta nik egin bear dedan guzia, zugandik asi bedi, ta zure bendizioaz akaba bedi, Jesu Kristo zure Semearen izenean. Amen.

        Onelase, ta onen erraz, denbora gutxian, zuk uste dezun baño geiago zure anima aprobetxatuko da: ta beñ baño gutiagotan gertatuko da, debozio txiki añ erraz onekin, atxurlari, nekazari, edo atsotxo bat iruten, atxurrean, edo bere bearrean, fede on, ta biotz garbiaz, egunaren kabuan, Jainkoaren begietan meritu, ta irabazi geiagorekin arkitzea, Erlijioso bata, ta bestea, beren barau, ta azote, edo penitenziakin baño.

        Zer eskusa, edo aitzakia izango dezu, bada, Jainkoaren aurrean, debozio au ez arteko, eta onen erraz grazia, ta meritu asko ez irabazteko? Ezin esango dezu, onek denbora kentzen dizula: bada denborarik alerik kendu gabe, denbora guzia ederki aprobetxatzen laguntzen dizu. Onekin kriatura guzien ejerzizio, ta azken fin, dan altuena, zeña dan beren Kriadorea beti alabatzea, zuk kunplitzen dezu S. Agustinek itz oietan dionez: Jainkoa alabatzen dezu, zure tratua egitean, edo bizi bearrean: alabatzen dezu, jatean, ta edatean: alabatzen dezu oiean atsedetean: alabatzen dezu, lo egitean, baita alabatzen ez dezunean ere.

        Onekin, Libru Sagraduak, eta Santuak ainbeste agintzen, ta enkomendatzen duten, Jankoaren presenzian ibiltzeko ejerzizio añ miragarri, ta añ probetxusoa erraz kunplitzen dezu. Onekin S. Gregorio Nisenok diona seguratzen dezu. Baldin bear, edo egitekoaren aurretik orazioa badijoa, pekatuak zure animan nondik sartu arkituko ez du.

        Onekin mereziko dezu zure obra guziak ondo egitea, ta akabatzea, bada onela diranak Jainkoagandik asitzen dira. Ala ikusiko dezu ejenplo onetan.

        Bost Santugille Erroman bizi ziran, ta bostak beargille era eder ta fama berdiñekoak; baña etziran berdin doatsuak beren arimetan, ta ez-patu onean, edo eskuetan. Oietatik lau Kristabak ziran, ta egiten zituzten Estatua guziak, txit ederrak, eta merke irteten zitzaizten. Bostgarren Sinplizio zeritzana, zan Jentilla, ta txit doakabe, edo desgraziatua bere eskuetan: bearra egitean erremienta asko ausitzen zitzaizkan, ta ala bere obrak txit karesti irteten zitzaizkan. Sinpliziok ikusten zuen, beste lau Lagun ai onelakorik gertatzen etzitzaiela, ta erramienta gaistoaz ere guzia ondo egiten zutela.

        Beñ batean Sinforiano, guzien buruari galdetu zion, zertan ote zegoen ori? Sinforianok eranzun zion: Jakizu, Sinplizio, gu Kristabak bezala iñoiz ere bearren asitzen ez gerala, Jainkoari lenago biotza altxatu, gure obra ofrezitu, ta aren Izen santuan sokorrua eskatu gabe: ta ala aren Majestadeak, dakutsun bezala, laguntzen digu.

        Onekin, ta beste arrazoiakin, Jainkoak Sinplizioren biotza, argitu, ta gure Federa biurtu, edo Kristau egin zan: ta lagunak bezala, bere obrak asitzean, Jainkoari eskentzen, ta bere grazia askatzen zion: ta asiera orren onarekin, guzia geroz txit ederki egiten zuen. Ta ori baño geiago dana, beren bear Santu, ta garbi onekin, beste gauza andiagorik oiez ez dakigula, bost Lagunok merezi, ta irabazi izan zuten Martiriozko Koroa, ta Zeruko Gloria: ta ala Eleizak Martiritzat beneratzen ditu. Emendik zuk lezio bat atera bear dezu, ta jakin ondo, zure ditxa, ta zorion guzia dagoela, ez gauza andiak, eta asko egitean, ez bada zure estadu, bizimodu, edo ofizioko, egunoroko gauzatxo, ta bear oriek ondo, fede bizi, biotz garbi, intenzio, ta borondate onaz, Jainkoagatik egitean.

 

aurrekoa hurrengoa