www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAR-GARREN PAUSOA

ORAZIO MENTAL,
EDO KONSIDERAZIOA

 

        Orazio mentalaren izenaz aditzen da emen edozeñ pensamentu, gogo, edo deseo santu Jainkoaganonz jaso, edo eramaten gaituena, ta animaren salbaziorako Kristabari gogora datorkiona: eta gauza orietan pensatzea, oriek ondo pisatzea, gogoan artu, ta beñ, ta berriz konsideratzea, da Orazio mentala, edo Meditazioa. Ta nola aoz egiten danari, Orazio bokala, ala biotzaz egiten danari, Orazio mentala deritza.

        G. Zer gauzak anima egun guztian ondo goberna dezake?

        E. Orazio mental, edo Meditazio puska batek.

        G. Abereak baño geiago ez dakitenak, nola orazio ori ongi egin dezakete?

        E. Ori bera Jainkoari, beraren aurrean jarri, ta esanaz: Urlia ementxe dago, Jaun: abere au emen dago.

        G. Ta beste milla gauzatara pensamentua joaten baldin bazaie?

        E. Beste ainbeste bider biurtu beregana, ta oraziora.

        G. Ta baldin ezer gogoratzen ez bazaie, edo ezerk mugitzen ez baditu?

        E. Librutxo-ren bat pausaka irakurri, ta biotza mugitzean, geratu orretan.

        G. Ta ez irakurten, ez erregutzen, ta ez pensatzen, zuntoi, edo tronko batek baño geiago ez badakite?

        E. Orregatik beragatik firmeago egon, ta esan: Jauna, nik ezer ez dakit, ta ezin det; baña emen zure aurrean, zure begira egongo naiz, tronko bat bezala.

        G. Ta orazio orren polikgabea Jainkoak naiko du?

        E. Bai: ta Santuen airean ibiltze, edo arroboak baño ere geiago.

        G. Baña askok, orazio egiteko, lekurik izango ez dute?

        E. Bai: edolarik Meza enzutean, edo Errosarioko denboran izango dute.

 

EMENDIK ATERA BEAR DANA

        Orazio mental, edo biotzeko onen izenak izutu, ta Librua ez dezazula arren utzi, uste dezulako, ori Santuen gauza, ta zurekin itz egiten ez duena, dalako. Ebanjelioak, badakizu, Kristau guziakin itz egiten duela. Non naiko munduaren ezjakinai, Sta. Teresa bati baño, kreditu geiago ez eman. Au orazioaren Maestra andia izan zan: ta Meditazioagatik dio: Birtute guziak alkanzatzeko asiera dala, ta ori asitzean Kristau guziari, bizitza dijoakigula: ta iñork, dan galduena bada ere, Jainkoak orren gauza, ta on andira, deitzen badio, utzi bear ez lukeala. Ta geroago Stak dio: Izenez baño geiagoko Kristaba baldin bada, egunoro batek bere pekatuak meditatu, edo konsideratu bear litukeala.

        Eta zuk, zeran bezeñ gaistoa izanagatik, orazio au, nola ez dakizula, askotan egin izan, ta egiten dezu. Esazu: Sto. Kristo bat ikustean, pensatu izan ezdezu: Jaun onek, nere kulpak-gatik padezitu zuen. Edo ustegabeko, supituko eriotza bat, aditzean: A! ni ere eriotzak artu ninzakean! Eta pensamentu oriekin, ta nola bizi zeran ikusi, ta zure biotza bildurtu, ta lotsatu ezta? Bada zure buru, edo adimentuak pensatze ori, ta zure borondatea desengañoren batekin mobitze ori, ta Jainkoaganoz biurtze ori da, ta ez geiago orañ esaten degun orazio mentala. Sta. Teresak diona: Ez dute zer pensatu, beste algarabiarik dala: orazioaren izenaz ez dezute zer izutu.

        Eztago besterik, ezpada zure entendimentuan igarotze, ta zure borondatea mujitze ori, orañdaño lasterka, ta argatik fruturik gabe izan bada, emendik aurrera soseguz izan dedilla: eta orrela egin, ta añ probetxu andikoa izango da, non beste bidetatik seguruago izango ez dezu zure grazia, ta salbazioa. Ala Sta. Teresak berak aseguratzen dizu deabruaren kontra dionean: Badaki traidore, gaistoenak, orazioan firme irauten duen anima, berekiko galdua duela.

        Baldin onakin, edo gaistoakin tratatzean ainbeste on, edo gaitz guretzat badijoakigu: zer suerte on, edo seguru anima batek izan dezake, batetik mundu onetan diran gaitz andien artean; eta bestetik Jaungoiko, on guzien asierarekin ezta itz egiten, edo tratatzen duela? Nola Jauna biotzaz ama dezake, ta ez ezagutu ere, baldin ozta tratatzen badu, ezpada aoz bakarrik. Tratatzen ez dezun bat ikusi arren, ta askotan izentatu arren, egiaz esan oi dezu: arpegiz, edo izenez ezpada, ezagutzen ez dezula. Jainkoarekiko askoren ezaguera onela oi da: Jainkoa ez dute ezagutzen, ta ez tratatzen, itzez, ta bozaz baizen, bultoz, izenez: tratu illun, ta leorra, ez aldetikakoa, ta obra onen emallea.

        Itzezko Orazio, edo bokala, biotzezko, edo mentalak laguntzen ez diola, anima gabeko gorputza da. Orazio aren premia esatean, geiena mentalagatik aditzen da. Au Santuak aditzera ematen dute, Orazioagatik diotenean: dala animaren ogia, munduaren bizigarria, Kristaben osasuna, Justiziaren neurria, Zeruko atea, on guzien iturria, Kristau bizitzaren zimendu, ta sustraia, birtute guzien gaia, edo kausa, eta animaren zañak, edo gozañdeak. Biotzeko Orazioa au guzia da.

        Ejerzizio andi onen lana añ erraza da, non guzienzat, esan diteke, ori egiteko denbora, lekua, ta modua dala. Deabrua ezeren bildurrago ezta. Orazioaren baño: ala ori eragozteko aurrean milla arazo, ta zure egiteko andiak ifiñiko dizkitzu; baña orregatik beragatik Jainkoarekin oriek tratatu bear dituzu. Andiagoak ziran Dabid, Karlos bostgarren, ta Jakobo bigarren baten egitekoak: baña orregatik Errege andi oiek egunoro beren orazioa egiten zuten.

        Bazter bat zure etxean ezpada, zure biotzean egin dezakezu, edo kanpoan, edo Eleizan, zeña lekurik onena da, Meza enzun baño len, edo ori ezkero. Ordu bete egunero ezin badezu, ordu erdi egizu, goizago puska bat jaikiaz, edo Meza enzute artean, edo Aldareak, Errosario, edo Kalbarioa errezatzean, edo ordu erdi Ostiral, edo Jai egunetan. Orazio au nola egin bear dezun esateko, zurekin akomodatu, edo bat egingo naiz, zu eraren batera akomoda zaitean, ta batetik bestera igaro zaitean.

        Lendabizikoa. Fede bizi batekin Jainkoaren aurrean jarri zaite: lagun dizazula, eska zaiozu, ta zure gogoa argi dezala: eta au da inspirazioa, edo Jainkoak bere graziaz inspiratzea. Gero gogora desengañoren bat ekartzu, edo Kristoren Pasioko Pausoren bat, edo azoteena, edo aranzazko koroarena: eta au lenago prestaturik memorian eraman bear dezu. Orduan zere buruari esaiozu: Onela padezitzen duen, Jaun au nor da? Da Jaungoiko, zeruaren, ta lurraren Egillea, ta Jabea. Norgatik padezitzen du? Nigatik, lurreko ar billau, ainbeste ofenditzen dedanagatik: O! Ta zeñ gaitzki pagatzen diodan! Onela damuz lotsa zaite, ta arritu, aren Ontasunaz, ta zure gaistotasunaz. Edo era onetan zure biotzari utzi zaiozu, akomodatzen dan moduan aurrera dijoala.

        Ta orra zer dan, edo zertan dagoen meditatzeko biderik jakiñena: eta sinisten det, irakurtzen ez dakiten txit askok beren frutu andiarekin au gordetzen dutela. Baña, irakurten badakizu, lenagotik prestaturik konsiderazioren batzuek eraman bear dituzu: eta oiek ar ditezke S. Ignazioren Ejerzizio, S. Pedro Alcantara, Villacastin, Figuera, edo Granadaren Libruetatik.

        Bigarrena: Libru oietatik bat eramazu zurekin, eta olloak edatean egiten duena egizu: bere mokoan ur tanta bat artu, ta bereala burua zeruronz jasotzen du: berriz ur piska bat artu, ta burua altxatu, ta edaten du. Libruan zuk ori egizu: puska bat irakurri, ta arako fuerza egin, ta biotza mobitzean, Jainkoaganonz zure espiritua altxa, ta ondo ausmartu, edo rumiatu irakurri dezuna. Beste puska bat irakurri, ta jaso gora biotza, ta Jainkoaganonz espiritua altxatu.

        Irugarren orazio mental egiteko modu erraza da, Jainkoaren aurrean zu jarritzea, Eleizako atean pobreak egon oi diran bezala: an deadar, ta negar egizu, zure premiak Jainkoari erakutsiaz, ta erremedioa, ta bearren dezuna berari eskatuaz: eta Orazio guziz ona izango da.

        Laugarrena da: nola Eleizetako parete, edo oltzetan belauniko bulto, edo estatuak oi dauden, ala zu Jainkoaren aurrean jarri zaite, ta esaiozu: Ona, Jauna, abere bat, ona non dagoen estatua au oraziorik egiten ez dakiena. Onela orazio txit ona egingo dezu. Beste orazio egiteko bide are errazagoa, emango dizu urrengo Pausoak.

        Emen abiso, edo enkargu txit andi bi ar itzatzu. Bata da, zure orazioa beti zure bizia obetzera, zuzen dezazula: orrako zuk dakizun pasio agintari, ta gaitzeronzko griña gaisto nagusi, zure animan geiena agintzen duen ori sujetatu, ta mortifikatzera, ta zure estaduko obligazioak kunplitzera. Au falta bada, engañua da orazio guzia.

        Bigarren enkargua da: zuk usteagatik, orazioan ezer egiten ez dezula, ez beñere orazioa orregatik utzi, ta ez laburtu. Jainkoagan pensatzen zu jarri, ta etxeko, edo munduko gauzetara pensamentua joaten bazatzu, ta ori milla bider, eta milla bider zure alegiña ori Jainkoagana biurtzeko egiten badezu; Orazio andi bat egiten dezu. Zuk puska, edo arri bat bezala arkitzen bazera: Bultoak ere arrizkoak dira, ta an daude; Laugarren esan dan orazio moduan firme zaude: Ona, Jauna, estatua au emen dago: abere au emen dago.

        Deabruak naien duena da, zuk orazioa utzitzea: bereaz irteten ezpada, ta orazioan firme bazaude, triunfo andi bat alkanzatzen dezu: eta zuk ez ezagutu arren, animaren añ probetxu andia, nola Sta. Teresak ondo zekienak bezala dion: Orazioan, ezer atera gabe egotea, ezta denbora galdua, ezpada irabazi andikoa, zeren interes gabe bearra egiten dan.

        Ta ori ejenplo onetan ikusiko dezu: Aita S. Ignazio Loiolakoa bere Lagunakin bidean zijoala, oñez, ta beren pardeltxoak bizkarrean zituztela, gizon on batek ikusi zituen: ta aien errukiz, ainbeste erregutu zien, arren pardelak ari emateko, non azkenik, ark eramateko, eman ziozkaten. Ostatuetara allegatzean, Padre bakoitzak bere bazterra oraziorako billatzen zuen. Gizon onek, aiek belauniko ikusi, ta bere bazterrean ori bera egiten zuen.

        Beñ batean bidean zijoazela, galdetu zioten: Gizon, zure bazterrean zer egiten dezu zuk? Esan zuen. Nik egiten dedana da, esan: Jauna: gizon oiek santuak dira, ta ni oien astotxoa. Oiek egiten dutena, nik ere egin nai nuke. Ta ause esaten nagokio Jainkoari. Orazio onekin gizon au txit Jainkoaren orazio altukoa, ta espirituala izatera allegatu zan. Orra zeñ gauza erraza dan orazio au.

        Bostgarren orazio modua urrengo Pausoan.

 

aurrekoa hurrengoa