www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

LIBRU SANTUAK
ONDO IRAKURTEKO ABISOA

 

        G. Libru onak nola probetxuz animak irakurri bear ditu?

        E. Gorputzak janaria txikitu, ta bere onerako artzen duen bezala.

        G. Orrekin zer esan nai dezu?

        E. Irakurri bear dala geldika, edo soseguz, ez itotzen guzia batean ezta or, ta emen ikusi, edo pikatuaz, ta ez goragaleakin.

        G. Nork iretxiaz, edo iresleak bezala, batean guzia irakurten du?

        E. Geiegi, ta lasterregi maskatzeko leku gabe irakurten duenak.

        G. Nork pikatuaz, edo ukitu, ta utziaz irakurten du?

        E. Bere era onean irakurten ez duenak, ez bada, janari, edo plater askotan pikatuaz bezala.

        G. Nork goragaleaz, edo nazkatu, ta bezala irakurten du?

        E. Humiltasun gabe, edo guzia balieki bezala, edo jakin nai banoaz irakurten duenak.

        G. Nolako atenzio, ta debozioaz, Libruetan, ta sermoietan, Jainkoa enzun bear degu?

        E. Ejenplo arrigarri onek erakusten duen bezala.

        Beñ batean, Eusebio zeritzan Ermitaño Santu Eskritura Sagradua irakurtzen zegoen: eta jakin nai, edo kuriosidadez kanpo batean bearrean ari ziran atxurlariak ikustera begiak jaso zituen. Baña kontuan erori zanean, añ ta onen biotzeko pena, ta damu andia artu zuen, non kulpa, ta dibersio añ txikia bazan ere, penitenzia txitezko andi bat bere buruari ezarri zion: aren begiak geiagoren geiago etzutela begiratu bear, ez kanpo artara, ez zerura, ta ez ango izarretara.

        Onetarako, burnizko uztai bat gerrian lotu zuen, ta bere lepoan beste burniz beterikako argolla pisu bat, zeñak bere kargarekin burua makurturik, beti lurrera begira ibilli erazotzen zuen. Eta zer uste dezu? Bada berrogei urtean onelase, ill arteraño, ibilli zan, eta bere kueba, edo Zeldatik Oratoriora baizik, ta bide arra bateko estu batetik, bestetara irten etzan. Galdetzen zioten, zergatik añ gogorki, begiak jaso gabe zeukatzien? Eranzuten zuen: zeren gauza txikietan onenbeste kontu nere buruari nik artu, ta deabruak andietan gerrarik egingo ez didan.

        Ta onetatik, Kristau Irakurlea, ikasi, ta aterako dezu, nola kulpa andiak zuk kastigatu, ta orien peligro guzietatik iges egin bear dezun, Santuak kulparik, diran txikienak, orrela iges egiñaz, kastigatzen dituztenean.

 

aurrekoa hurrengoa