www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AITAREN; TA SEMEAREN,
TA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN

 

GURE FEDEKO LAU GAUZA,
EDO MISTERIORIK EZKUTATUENAK:
GURUTZE SANTUAREN SEÑALEAN
NOLA ENZERRATZEN, TA ADITZEN DIRAN

 

        Aita Gaspar Astetek Doktrinako bere Libru txikian, nola ainbeste gauza andi, añ labur, ta ederki dakarzien: bearrenak esan, ta ez luzatzeagatik besteak utzi zituen, luzaroago esplikatzeko bidea emanaz. Askok Gaztelaniaz au egin du, gutxi euskeraz. Argatik Euskaldunen premiari dagozkion bezala, Gurutze Santuan agertzen dira.

        GALDEA: Zer, edo zeñ dira Gurutze aren señalean enzerratzen, ta erakusten diran Misterio, edo gauzak?

        ERANZUERA: Zuk bearren dituzunak: edo nola Jaungoiko bat, eta iru Persona diran: nola bigarren Persona Gizon egin zan: onen Pasio, ta Eriotza, ta pekatuen barkazioa.

 

 

TRINIDADEKO IRU PERSONEN IZEN BATEAN
GURUTZE SANTUAREN SEÑALEA EGITEN DA

 

        G. Bai, eta Iru orrek zer esan nai du?

        E. Munduko gauza guziak baño lenago, eta beti zala, ta dala Jaun bat asierarik eztuena, munduko gauza guzieñ ganekoa, guztiak bere itz, edo borondateaz egin zituena. Espiritu bat guziz miragarri, poderoso, jakinsu, ta ona, gauza guzien asiera: orien izan, edo bakoitzak duen izatea, ematen diena, ta bere borondate santuaz, bear bezala, gobernatzen dituena. Ta Gauza bakar, ta Izate, edo Espiritu berez beti dan oni, berari txit ondo, ta ederki dagokion bezala, Euskeraz deitzen diogu JAUNGOIKOA.

        G. Ta Zerua, ta lurra egin baño len, Jaungoikoa non zegoen?

        E. Beregan beti, orañ bezala, guztiz santu, aberats, ta ederra.

        G. Zergatik da Jaungoiko bat, eta bakarra?

        E. Zeren Jainkotasun bat baizik ezin izango dan ta, paregabekoa dan: esan nai du, Izate, edo Naturaleza bat berez, ta beregan gauza on guziak batean dituena: oiei Jainkoaren Atributo, ta Perfekzioak derizte, Jainko batek baizik, iñork bestek berez ezin izango dituenak: bestek balitu, Jainkoa bat, ta bakarra izango ez litzake.

        G. Misterio au nola da: Iru ta bat: edo Jaungoiko bere izatez bat ori, nola da Personetan Iru?

        E. Jainkoaren ugaritasunak zeren ori bera eskatzen duen.

        G. Ugaritasun, edo fekundidade orrek zer esan nai du?

        E. Jainkotasunean dala Aita, ta Semea, ta Espiritu Santua: Iru Persona Izan, edo Esenzia batean, Izate, edo Naturaleza batean.

        G. Ta ori nola izan diteke, ta nola adierazo?

        E. Ara nola: ikusten bazindu iru Persona, Pedro, Juan, ta Diego deriztenak: ta gorputz bat, eta anima bat baizen irurak ezpalute: izango lirake iru persona; baña ez iru gizon, ezpada gizon bakar bat. Gure artean au ezin diteke, zeren gure izan au gauza laburra, ta txikia dan, ta argatik persona askotan bera ezin dagokean. Baña Jainkotasuna, nola fin gabea dan, arki diteke ta egiaz dago Aitaren Jainkotasuna bera Semeagan, ta Espiritu Santuagan: Aita da Persona bat, Semea bestea; ta Espiritu Santua bestea.

        G. Ta Iru Persona oriek dira Iru Jaungoiko?

        E. Ez: orregatik Iru Jainko eztira, ezpada Jainko bakar bat; zergatik Iru Personak Jainkotasun bat duten; ta diran.

        G. Misterio andien au Maisuak nola adieratzoteen dute?

        E. Zure Animaren ejenplo arekin zeña dan bat, eta iru, zure memoria, adimentu, ta borondatean. Zure memoria ezta adimentua, ta ez borondatea. Ala gauza askoz oroitzen zera, ta ez dituzu ezagutzen: beste gauza asko ezagutu, ta nai ez dituzu. Orra nola iru diran: ta almen, edo potenzia bata ezta bestea. Baña orregatik iru oriek Anima bat dira. Orrela bada, ta are obeto, Jainko bakar bat da Iru Personetan. Persona bata ezta bestea, ta Iru Personak Jainko bakar bat baizik eztira. Aita Jainkoa da, Semea Jainkoa da, ta Espiritu Santua Jainkoa da: ta ez dira iru Jainko, ezpada Jainko bakar bat. Zergatik iru Personak Jainkotasun bakar bat baizik ez duten: ori bera Aitak, Semeak, ta Espiritu Sautuak. Nola memoria, adimentua, ta borondatea Anima bat diran: alaz, ta are obeto.

        G. Zer esan naizu, Iru Persona distintoak diozunean?

        E. Persona bata eztala bestea, Aita eztala Semea, ta ez Espiritu Santua, ezpada Persona bakoitza bana dala, edo banaituak, ta distintoak dirala.

        G. Ta gure gañeko, edo Misterio goien, ta altuen onetan diran gauzetan, zer agintzen digu Jainkoak?

        E. Fede osoaz, ta errespetorik humillenaz guzia sinistea. Onelako Jainkoaren Sakramertu andietan geiegi sartu, ta aditu naia baño zure borondate humillaz oriek adoratu, ta fede onez sinistea, bearrago dezu.

        G. Ta gure fede onen zimendu segurua zeñ da?

        E. Gure Jainkoak ala esan, edo errebelatu, ta sinistea agintzen duelako, guzia sinistea. Jaungoikoa bere gauza guzietan da gure gañekoa: ta ez litzake dana izango, ark adinbat zuk aditu, edo egin al bazenezake.

        G. Misterio onetan, ta besteetan, zer geiago jakin bear da?

        E. Gauza oiek gu baño goragokoak, gure arrazoi, ta argi laburraren gañekoak badira ere; baña arrazoiaren kontra ez dirala; ez bada arrazoiaz bat, eta arrazoi on guzian zimendatuak. Ori erakusten du Kurutzearen argiak, ta fedeak, zuk esatean: Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu Santuaren Izenean.

        G. Ta zergatik IZENETAN esaten ez da, ezbada IZENEAN?

        E. Iru Personak Jaungoiko bat dirala zuri erakusteko, Au da Gurutzearen señalean dezun lenengo argia.

        G. Gurutzearen señaleak erakasten duen bigarren gauza zeñ da?

        E. Nola gu salbatzeko Jaungoikoa Gizon egin zan, edo Enkarnazioko Misterio esaten dana.

 

 

FEDEKO BIGARREN MISTERIO ANDIA

 

        G. Bigarren Misterio, edo gauza miragarri ori zertan dago?

        E. Jaungoiko bat, eta bakar ori, bere Ontasun, ta miserikordiaz, gure bearrik etzuela, gu salbatzeagatik, gure aragiz janzi, ta Gizon egiñik munduan agertzean.

        G. Obra andi ori noiz izan zan, edo, Jainkoak noiz egin zuen?

        E. Mundua egin, ta andik bost milla urteren aldean.

        G. Ta orduan zer egin zuen?

        E. Ama Birjiñaren sabel garbian, gure Naturaleza, Gizatasuna Jainkotasunarekin bat egin, ta artu zuen. Ta nola Jainkotasuna daukala, Jainkoa dan; ala Gizatasuna daukalako da Gizona.

        G. Misterio au Ama Birjiñaren sabel garbian nola egin zan?

        E. Espiritu Santuaren obraz, ta birtutez, fedeak dion bezala: ta instante batean lau gauza egin ziran. Lenengo, Ama Birjiñaren odol gutxi batetik Jainkoak egin zuen Gorputz bat: bigarrena, ezerezetik egin, edo kriatu zuen Anima bat: irugarrena, Anima, ta Gorpurz ori batu, edo unitu zituen. Laugarrena, Jainkotasunak bere bigarren Personan Kristoren Gizatasuna batu, edo unitu zuen.

        Ta orra nola Jesu Kristo Jainkoa, ta Gizon egiazkoa egin zan.

        G. Misterio au nola adierazo diteke? Edo Naturaleza bi egiazkoak, berez añ urruti zeudenak, nola diran Jainkoaren Naturaleza, eta Gizonarena, Jainkoaren bigarren Personan bat egitea, edo unitzea: ta Persona onek lurreko Personaren falta, edo utsa betetzea?

        E. Txerto baten ejenplo, edo antzarekin, ederki gure modura au explikatzen da. Arbola baten adar bitan fruta mota biren Txertoak ikusten dira, eta nola fruta bi Arbola batean alkarrekin ematen dituzten. Orrela bada, Jainkoaren, ta Gizonaren Natura añ diferente, edo bana [...] nak egiaz daude Persona bakar batean: au da Arbola bezala, Jainkoaren bigarren Persona, edo Semearena, ta beste Personaren bearrik eztu.

        G. Kristo, Jaungoiko, ta Gizon egiazkoa dala, nola ill zan, ta nola irugarren egunean piztu, edo erresuzitatu zan?

        E. Au argizko kristal baten ejenplo, edo antzaz ederki, adierazotzen da. Kristal ori, zuk puskatuagatik, puska guzietan argia osorik beti arkitzen, ta ikusten da. Ala, Kristoren kristal, edo Gizatasun aren gorputza bere Pasioan tormentatu, ta urratu bazan eze; orren Jainkotasunaren argia ezin puskatuko zan. Ill zan bada, Gizona bezala, ta resuzitatu zan, Jainkoa bezala, onen birtutez. Beste simil, edo antza da, Ezpata bere magitik ateratzen duen batena. Persona orrek esku batean dauka espata, ta bestean magia, bata, ta bestea utzi gabe. Orren gisa, Jainkotasunak etzuen beñere utzi beregan beñ artu zuen gorputza, ta anima, zeñak espata, ta magia bezala diran. Gurutzean anima, espataren gisa, bere magi, edo gorputzetik atera zan; baña Jainkotasuna gorputz illarekin, ta animarekin batean, edo biakin uniturik beti egon zan.

        G. Orrela Jesu Kristo gure Jaunak zenbat izate, edo Naturaleza ditu?

        E. Bi: Jainkoarena bata, eta bestea Gizonarena.

        G. Ta zenbat Persona ditu Kristok?

        E. Bat, eta Jainkoarena ori, ta besterik eztu bear.

        G. Zenbat adimentu, ta borondate ditu.

        E. Bi: Jainkoaren, ta Gizonarenak.

        G. Ta zenbat memoria ditu Kristok?

        E. Bat, Gizona danez. Jainkoa danez, guzia dakus beti.

        G. Ta Jesu Kristok aitarik, edo Amarik badu?

        E. Jainkoa danez, Amarik eztu, ta bada Aita, zeña dan Aita Eternoa. Gizona danez, Aitarik eztu, ta Ama bai, zeña dan Birjiña Ama guziz Santa. Jainkoa danez, bere Aitarekin, beti zan: Gizona danez, gero bere denboran, Ama beti Birjiñagandik jaio zan.

        G. Ta San Josef gloriosoa Kristoren Aita, edo zer da?

        E. Aita ustekoa da, ta Aitaren ordeak Ama, Semearekin egin zituen lurrean. Baña ezta Kristoren Aita, baizik Birjiña Amaren Esposo garbia, ta orregatik Santu guztien Doatsuena, Jesus, ta Mariaren biotzeko guziz estimatu, ta laztanena.

        G. Ta Jainkoa Gizon egin zanean, Aitak, ta Semeak, ta Espiritu Santuak obra, ta Misterio au etzuten egin?

        E. Bai, ta Iru Personak berdin, ta Irurak batean.

        G. Nola bada, edo zergatik diozu: Espiritu Santuaren obraz, ta birtutez?

        E. Zergatik Jainkoa gure aragiz janzitzea, amoriozko obrarik andiena dan, ta Jainkoaren Ontasun guztia agertzen diguna. Ta nola Poderioa Aitari, Jakintasuna Semeari, ala Ontasuna, ta amorioa Espiritu Santuari dagokion, ta oni amoriozko obrak ematen zaizkan.

        G. Jainko bakar bat bada, ta ori Gizon egin bazan, nola Aita, edo Espiritu Santua Gizon egin etzan?

        Zeren Jainko bat izan arren, gure Naturaleza, edo Gizatasuna, ez Aitaren, ta ez Espiritu Santuaren, baizik Semearen Personan bakarrik artu zuen.

        G. Ta obra, edo mirari ori nola izan zan?

        E. Ara nola: kontu egizu, iru Persona poderoso, jakinsu, ta onak, alde guzietatik berdiñak soñeko berri bat iruren artean artzen dutela, ta alkarri irurak batean lagundu, ta erdian dagoenak janzitzen duela. Batak besteari lagundu, ta bada ere, bat, erdikoa janzia geratzen da. Orrela bada: gure aragiaren soñeko ori jaztea, iru Personak batean egin zuten, ta berdin; baña bat bakarrik, zeña dan erdiko Persona, edo Semea janzia geratu zan: ta ori da Jesu Kristo Jaungoiko, ta Gizon egiazkoa.

 

 

IRUGARREN GAUZA, EDO MISTERIOA

 

        Gurutzearen señalean, berez bezala agertzen dan beste Misterioa da Jesu Kristoren Pasio santua, ta onen amoriozko Sakramentuetan gure pekatuen barkazioa.

        G. Zeñ Sakramentutan, gure Fedeko Misterioan bezala, Jesu Kristoren Pasio, ta Eriotza berrirotzen da?

        E. Meza santuan, ta Eukaristiaren Sakramentuan.

        G. Ta Meza Santua zer da?

        E. Jesu Kristoren Gorputz, ta Odol preziosoaren Sakrifizio, Jaungoikoari eskeñtzen, edo ofrezitzen diogun bat.

        G. Sakramentu onetan zer erakusten digu Fedeak?

        E. Sazerdoteak Konsagrazioko itzak esatean, lengo ogia Jesu Kristoren egiazko Gorputz, ta len ardo zegoena, Kristoren egiazko Odol biurtzen dirala.

        G. Ta Hostian, ta Kalizean zer zegoen len?

        E. Hostian Ogi gutxi bat, ta Kalizean ardo gutxi bat.

        G.. Ta oriek konsagratu ezkero zer dago?

        E. Hostian dago Kristoren Gorputza; baña nola bizia dagoen, ta Gorputz biziak odola duen: Gorputz artan dago odola, baita Kristoren Anima ere, ta orrekin Aita, ta Espiritu Santua daude an Semearekin batean. Orobat Kalizean dago Odola, baña Gorputz, ta Animarekin, Jainkotasun, ta Iru Trinidadeko Personakin batean.

        G. Misterio au nola da; edo Ogia Kristoren Gorputz, ta ardoa Kristoren egiazko Odol nola birutzen dira?

        E. Kristoren esan eragille, edo itzaren birtutez.

        G. Biurtze, edo konbersio ori nola esan, edo adierazo liteke?

        E. Ara nola: Erleak intza bere ao gozoan artu, ta biurtzen du, edo eztia egiten du: ta au bere lengo intzaren antz, kolore, utsai, ta pisuarekin geratzen dala. Ala, bada, ta obeto, Kristoren itz indartsuak, bere Ministroaren aotik Aldarean, Hostian, ta Kalizan, ogia, ta ardoa bere egiazko Gorputz, ta Odol biurtzen, edo egiten ditu, lengo kolore, utsai, ta gusto ogi, ta ardoarena geratzen dirala. Oriek dira, ta derizte akzidenteak: ta gure Jaunak milagroz, len bezala, Gorputzaren, ta Odolaren jiran, baña ogi, ta ardo gabe, beti an dauzka.

        G. Jesu Kristoren Gorputza, añ andia, ta galanta izanik Hostia añ txikian nola dago, edo kabitzen da?

        E. Txit erraz, puskarik dan txikienean ere: zure Anima gorputzean bezala, Hostian dago Jauna, baña gloriosoa.

        G. Hostia partitzen danean, Kristoren Gorputza partitzen bada?

        E. Ez: partitzen ezta: Osorik beti; ta bera dan bezeñ eder, ta glorioso, oso ta bizi, puska, edo partetxorik txikienean, andian bezala, Jesu Kristo guzia dago, ta Gorputz, ta Anima Jainkotasunarekin an arkitzen da.

        G. Ta Hostiara Kristo konsagrazioan datorrenean, zerutik kentzen, edo apartatzen bada?

        E. Ez: baizik Jainkoaren birtutez, zeruan, ta Hostian, guzia batean arkitzen da zure anima guzia, aurra ziñanean, gorputz txikian, ta orañ andian dagoen bezala.

        G. Ta Aldareko Sakramentu, edo Hostia santuan Ama Birjiña, edo besterik badago?

        E. Ez: Jesu Kristo Jaungoiko, ta Gizon egiazkoa besterik.

        G. Ta Jaun andi au Sakramentu, edo Komunioan, bear bezala artzeko, zenbat gauzar bear dira?

        E. Iru. 1. Jainkoaren grazian egotea. Argatik ogi, edo janaria bezala ematen da, zeren bizien Sakramentua dan, animako bizikza alimentatzeko, ta grazia geiago emateko. 2. Barau natural osoa, ezer gau erditik jan edo edan gabe. 3. Zer egiten, edo artzen dezun, komulgatzean, ondo ezagutzea, fede, ta debozio andi bat Misterio onekin idukitzea.

        G. Zergatik Sakramentu au, edo zertako Kristok egin zuen?

        E. Iru gauzatarako. 1. Animaren sustentu izan zedin. 2. Lege berrian Jainkoaren diñako Sakrifizio izan zedin. 3. Beraren betiko Memorial, edo Jesusen Pasioa beti gure gogora ekartzeko señale orañ, ta gero uste degun betiko gloriaren prenda izan zedin.

        G. Sakramentu onek, janari danez, animan zer egiten du?

        E. Lurreko janariak gorputzean berez egiten duena: orregatik ogiaren gisa ematen da. Ta nola ogiak gorputza bizi erazotzen duan: ala zeruko janari onek Sakramentuan, bear bezala, artzen duen anima, Kristoren graziazko biziaz, osasun, ta indarrez betetzen du.

        G. Sakramentu onek, Sakrifizioa danez, zer egiten du?

        E. Jainkoaren aserrea kendu, gurekiko pakeak egin, ta gozatu, ta bizienzat, ta illenzat zeruko ondasun asko ekarri.

        G. Ta Memorial, edo gogoragarri danez, zer egiten du?

        E. Jainkoaren goraintzi gozo oiez Sakrifizio onetan akorderazo beti; ta amorezko Jabe maite oni eskerrik asko ematera gure biotzak beti animatu. Ala Mezako sakrifizioa gure Jesus onaren bizitza, ta pasio guztiaren Misterio labur bat, edo, zuk ikusteko, ispillu bizi baten gisa da.

        G. Ta espirituz, ta probetxuz Meza enzuteko modua zeñ da?

        E. Errazena, ta onena da, Sazerdoteari beri erregu ta orazioetan, Eleizarekin biotzeko debozioaz jarraitzea.

        G. Ta irakurzen ez dakienak, nola ori egin dezake?

        E. Bere biotzean sartu, ta fedez, ta deboziozko espiritu humill batez, Aita Jainkoari bere Semea, Sazerdotearekin eskeñi, edo borondateaz ofrezituaz.Ta edozeñ errezo, edo debozio Mezako denboran egin diteke, biotzeo presenziaz Sakrifizio santuan bat dagoela.

        G. Meza bi zure aurrean, ta zuera onean zaudela asitzen badira, enzun ditezke biak batean?

        E. Meza bat enzutea baizik Eleizak agintzen eztu, ta baten obligazioa dezu. Baña oriek biak batean enzun ditezke, bietan debozioz, presente bat dagoela era onean. Meza biak ikusi, adoratu, ta ofrezi ditzake batean. Eguneko ogei ta lau orduetan, ainbeste milla Meza orduoro esaten daude munduan. Zu guzietan arkitzen baziña bezala, animako presenzia ta borondate osoaz, gu[...], egon naia, konseju [...] irabazi andiko obra da.

 

 

LAUGARREN GAUZA

 

        G. Gurutzearen señalea zergatik ezkerreko aldetik eskuietara egiten da?

        E. Erakusteagatik, Jesu Kristok bere Gurutze, ta Sakramentuaren birtutez, penitenziarekin gure pekatuetatik bere graziara nola gakartzien.

        G. Penitenziako Sakramentua, edo Konfesioa zer da?

        E. Bateo santua ezkero egindako pekatuen barkazioa, ta Jainkoaren grazia artzeko Jesu Kristok egindako Sakramentu bat.

        G. Sakramentu ori zertan dago?

        E. Pekatariaren damuzko konfesioan, ta Sazerdotearen absoluzioan.

        G. Zenbat gauza eskatzen ditu Sakramentu onek?

        E. Eleizak diotez, iru: biotzeko kontrizioa, aozko konfesioa, ta obrazko satisfazioa. Orobat da askok diona. Bost gauza: Esamen konzienziakoa, dolore, edo damua, propositua, konfesioa, ta satisfazioa, edo penitenzia egitea. Trentoko Konzilioak dio, konfesioaren parteak iru dirala, eta oriek dira penitentearen ira aktoak.

        G. Ta konzienziako esamen ori zer da?

        E. Batek egin dituei pekatuak billatzea, ta konzienzian dauden bezala guziak ondo konfesatzeko, kontuak ateratzea.

        G. Esamen konzienziako au nola egin bear da?

        E. Bakoitzak bere buruari Jainkoaren Legeko ispilluan begiratuaz, Mandamentuen, edo bere obligazioen kontra egin dituen kulpak ikusi: ta azkeneko konfesiotik onara, edo lengo azturik, edo konfesakizunik badu, nola, ta zenbat bider, pensamentuz, itzez, ta obraz egin dituen, al duen bezala, garbiro ateraaz.

        G. Esamen ori non egin bear du bakoitzak?

        E. Bere biotzeko al duen erretirorik andienean: dala Eleizan, dala etxean, Penitenziako Sakramentura ondo allegatzeko.

        G. Ori ondo egiteko zenbat gauza bear ditu?

        E. Iru: Jainkoaren grazia, denbora, ta bere alegiña.

        G. Ta esamen ori ondo egiteko zenbat denbora bear da?

        E. Denboraren neurri, ta erregla ziertoa ematea, erraz ezta. Bakoitzaren bizimodu, ta beste gauzak ondo ikusi, ta Konfesoreak esango dizu obeto, zenbat zuk bear dezun. Illean beñ, edo lenago konfesatzen danak, asko du orduerdi bat, edo gutxiago. Jainkoari, Ama Birjiñari, ta Santuai erregutu, ta denbora artu, ta pekatuaz akordatzeko esamen au egin bear dezu.

        G. Zer da pekatuen damua?

        E. Jainkoa ofenditutako biotzeko dolorea, ez geiago ofenditzeko proposituarekin.

        G. Dolore, edo damu au zenbat modutan da?

        E. Bitan: edo da Kontrizioa, edo da Atrizioa.

        G. Kontrizioa zer da?

        E. Batek artzen duen pekatuen damua ofendituaz Jainkoa, bera danagatik, ta zeren Jainko guziz ona ta santua pekatuaz ofenditu duen.

        G. Ta Atrizioa zer da?

        E. Da pekatuen damua, edo pekatuaren itsustasunagatik, edo zeren pekatuaz zeruko gloria galtzen dan, edo infernuko tormentuak mezezi diran.

        G. Damu oien artean onena zeñ da?

        E. Askoz, ta alde askotatik obea da Kontrizioa. Kontriziozko Aktu bat biotzetik egiten duenari, konfesatzeko borondatea, edo intenzioa daukala, pekaturik andienak balitu ere, puntu artan, konferatu baño len, diranak barkatzen zaizka: ta ala, leku, edo konfesio gabe illko baliz, salbatuko litzake, Atrizioak berez orrelako birtuterik eztu, ta Jainkoaren grazia ematen eztu, ezpada konfesio, edo Penitenziako Sakramentuan: ta ori gabe illko baliz, kondenatuko litzake. Argatik pekatu mortalean dagoenak Konfesore gabe, eriotzako peligroan arkituko baliz, Aktu kontriziozkoa egin bear du. Ta onek berez duen indar, edo birtute onegatik; oitu bear dezu beti, obra on guzietan, ta are geiago tentazio, ta peligroetan Kontriziozko Aktoak egitera: goizean ori egizu biotzetik, arratsean oirakoan beti, ta biotz guztitik illzeko bezala. Ondo egiten badezu ori, txit asko bizitzan, ta geiago eriotzan balio du.

        G. Ta propositua zer da?

        E. Biotzeko gogo sendo, edo borondate indarsu bat, geiagoren geiago pekaturik ez egiteko.

        G. Pekatuaren bide, edo okasiotik alde egin dezakeala, apartatzen eztanak, orrelako bear dan propositurik badu?

        E. Ez: ta ondo konfesatzeko, ta salbatzeko gogorik orrek eztu.

        G. Aozko Konfesioa zer da?

        E. Pekatu mortal idoro dituzun guztiak, zure konzienzian dauden bezala, bat ere lotsaz, edo bildurrez utzi gabe, Konfesoreari Jesu Kristori bezala, esatea.

        G. Ta pekatu benialak konsesatzeko obligaziorik bada?

        E. Konseju ona da, oriek konfesatzea; baña obligaziorik ezta.

        G. Batek bere alegiñaz konzienzia esaminatu, ta pekaturen batzuek aztutzen bazaizka, orregatik ondo konfesatzen da?

        E. Bai; baña pekatu len aztu oriek urrengo konfesioan esan, edo kondesatu bear ditu, ziran bezala.

        G. Konfesioan pekaturen bat, edo asko, dakiela, lotsaz, edo bear eztan bildurrez utzitzen baditu, salba diteke orrela?

        E. Ez: ezta Santu guzien penitenziak, eta geiago egingo balite ere.

        G. Pekatu dira itsusien, ta arrigarrienak batek egin baditu, Erromara joan gabe, orien absoluzio, ta barkazioa izango du?

        E. Bai: Erromara gabe, emen bertan du guzien erremedioa.

        G. Konfesoreak iñoren pekaturik esan dezake, edo konfesioko gauzaz iñor salatu, edo Inkisiziora akusa dezake?

        E. Ez, eta bizirik erreko balute ere. Oiek, eta beste onelako bildurrak deabruen asmo, ta gezurrak dira.

        G. Beraz aitzakiarik iñork eztu, bere pekatuak ez konfesatzeko?

        E. Eztu egiaz: ta konfesioko erremedio añ erraza bere eskuan daukala, ondo konfesatzen eztana, bere kulpaz kondenatzen da.

        G. Obrazko Satisfazioa zer da?

        E. Bati bere pekatuak gatik Konfesoreak emanikako penitenzia egitea, edo kunplitzea.

        G. Penitenzia kunplitzeko animoarekin artu, ta gero egiten eztuena, edo kunplitzen ezpadu, ondo konfesatuko da?

        E. Bai, ondo; baña penitenzia andi, edo grabea, bere kulpaz edo naiez uzten badu, pekatu egiten du, ta urrengoan ori konfesatu bear du.

 

aurrekoa hurrengoa