www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZI-GARREN PAUSOA

ESAMEN KONZIENZIAKOA,
TA ERROSARIO SANTUA

 

        G. Animaren gauoroko atsedena zerk izan bear du?

        E. Gorputzari bezala bere afaria emateak.

        G. Zer afari izan diteke añ indar andikoa, nola laburra?

        E. Egun artako kulpak esaminatu, ta damua idukitzea.

        G. Esamen onek deskansu orren andia animari emango dio?

        E. Bai, ta deabruak animatik, oietik, ta etxetik botatzen ditu.

        G. Esamen onek zergatik orrela iges eragiten die?

        E. Zeren egunoro garbitzen dan bazterrean armiarmak egon nai eztuten.

        G. Zer beste ejerziziorekin gau guziak oroatu bear dira?

        E. Ama Birjiñaren Koroa, edo Errosarioa, etxeko guziakin, ta belauniko afaldu baño len.

 

ONETATIK DATORRENA

        Gobierno oneko personarik ezta, [...] eztuenik, edo egunoro kontuak [...], zer artu, zer eman, edo zer egun artan gastatu duen. Ezta, bada, milagro izango, gobierno ori bera zuk Jainkoarekin, ta zure animarekin gordetzea. Gauoro kontuak artzen badiozkatzu, zer alibio andiagorik, ori guzia konfesatzen zeran egunerako, egiñik arkitzea baño? Ya dakust, pekatu mortalean lo egiteak, goizean illik arkitzeak, ta, asko bezala kondenaturik, izutzen ez bazaitu, erremedio onek eztu zurekin, itz-egiten. Infernuak bakarrik zurekin itz-egiten du: ta orren bildur ez izate ori bera da infernuaren asiera.

        Baña bildur santu ori, Santuak berak ere, konzienzian arrik etzutela, zeukatena, zuk utzi, edo galdu ez badezu, gau onetan, zer gerta ditekean, ez dakizu. Orregatik, bada, gauoro zure kulpa guzien damuzko konzienziaren esamen, ta kontuak ondo egitea bezalako erremediorik idoroko eztezu. Onetan izango dezu, oira joatean konsuelorik andiena, lo egiteko sosegurik andiena, jaikitzeko pakerik gozoena, deabruen kontra seguridade guziena, ta zure animaren probetxu jakiña.

        Santu, ta Maisurik ozta da erremedio au asko akonsejatzen ezduenik, inportanzia andikoa bezala. Esamen au arrazoi naturalari añ ondo dagokiona da, non Jentil askok, ta oien Maisurik andienak usatu, ta akonsejatu oi zuten, konzienziaren kontu, ta sosegurako. Senekak dio: Zer gauza ederragorik, egunaz egin dan guzia gauaz ondo esaminatzea baño? Zer loak, bere kontuak egin ezkero, bat artzen du? Zeñ ariña, alaia, ta firmea? Ni libertade onez baliatzen naiz, ta nere burua egunoro akusatzen, ta juzgatzen det.

        Begira, bada, Jentil oiek, juizioko egunean, zure lotsagarri izan ez ditean, orañ ez badira ere. Askok biarretan, ta iru bider egunean esamen au egiten zuten. S. Buenaventurak dio, zazpi bider egin dedila. S. Doroteok, eta Sta. Teresak, bere Abisoetan, obra, ta ordu bakoitzean egin dedilla. Baña ni kontentu naiz orañ, gauoro zuk ori egiteaz, esango dizudan bezala. Esamen au iru puntutara datorke.

        Lenena da, Jainkoari eskerrak ematea, egun artan egin dizkitzun benefizio guziak gatik, ta zeren ordu artaraño gorde zaituen: eta eska zaiozu bere argia, ta grazia, zure kulpak ezagutu, ta emendatzeko. Bigarrena da, esaminatzea, zertan Jainko ofenditu dezun egun artan, pensamentuz, itzez, ta obraz, eta berezkiro bizio, edo pekatu agintarian, zeñaren gañean propositu andia goizoro egiten dezun. Obra onetan ere, zertan saltatu dezun, esaminatu bear dezu. Irugarrena da, gauza onik egin badezu, Jainkoari eskerrak ematea: eta egin dituzun kulpa guzien barkazioa eskatzea, egiazko propositu, ta kontriziozko aktu andi batekin. Gero Ama Birjiñari, Aingeru Santuari, ta goizean artu zenduen egun artako Bitartekoari, zerbait erreza zaiezu, ta zure anima enkomenda zaiezu.

        Au guzia, ordu laurden batean egin diteke; baña begira ondo: denborarik geiena biotzeko damu onetan, ta aurrerako emienda Jaunari eskatzen gastatu bear da. Eta kontu emen. Baldin egunean kunplitu ez badezu bizio nagusiaren kontra zere buruari goizean ifiñi ziñon lege, edo pena, orañ da denbora, kulpa bakoitzagatik, Laugarren Pausoan esan zan bezala, egiteko. Kontentatzea zu kulpak esaminatu, edo idorotzeaz, ta ez zenzatzea, edo erremediatzea, anbat da, nola pulsua artu, ta erremediorik batere ez egitea; edo zure arpegiko mantxak ikusi, ta garbitzeko gogorik ez artzea.

        Orrez gañera S. Krisostomok, ta besteak diote, esaminatu, ta ikusi bear dezula, aurrera, edo atzera zabiltzan, egun bata bestearekin, aste bata bestearekin begiratuaz. Ta Esamen onen ejerzizio au onen txikia dala, Santua esatera atrebitzen da: Illabete osoan au egiten badegu, birtutearen jabe, edo oitura egin batean arkituko gerala.

        Ama Birjiñaren Zeruko debozio eder Errosario Santuarena, esana dago, Kristau guziak artua dutela. Kanpora bearrera, edo biajean, denborarik onena da, bidea asitzean, debozioz errezatzea. Baña askok batean Eleizan, edo etxean, zuk buruak bezala besteakin belauniko, ta Errosarioko Misterio bakoitzean meditatuaz, errezatzeak ainbeste bentaja darama, non Sto. Tomasek S. Anbrosiorekin dion: Txiki asko andi egiten dirala, elkarrekin batean diranean: ta askoren erreguak, Jainkoagandik, al dateken guzia, ez alkanzatzea, ezin datekeala.

        Ara ejenplo ederra. Milla, ta bosteun, ta berrogei, ta emerezigarren urtean, Boloniako-errian, Sto. Domingoren Ordeneko Relijiosa batzuek, oi zuten bezala, elkarrekin Errosarioa errezatzen zeuden. Aietatik batek orduan ikusi zuen, errezatzen zuten Abe Maria bakoitzean, Relijiosen aoetatik beste ainbeste errosa guziz eder, eta usai gozo-dunak irteten ziran, eta Zeruko Erregiña bera aiek biltzen ari zala. Onekin aditzera eman zuen, zenbat atsegin Ama Birjiñak, ala Errosario santuaz, nola guziak batean errezatzeaz, artzen duen. Emendik zuk ikasi, ta atera bear dezu, zenbat merezi duen debozioz Abe Maria bakoitza errezatzeak, ta Ama Birjiñari Zeruko koroa oriekin egiteak.

 

aurrekoa hurrengoa